Realak Ainoa Campo fitxatu du, 2029ra arte
Espanyoletik ailegatu da 29 urteko erdilaria talde txuri-urdinera, eta kapitaina zen bertan. “Oso eskertuta nago proiektu anbiziotsu honetan parte hartzeko Realak nigan jarri duen konfiantzagatik”, adierazi du Campok.
Ainoa Campo. Argazkia: Europa Press
Realak Ainoa Campo fitxatu du 2028-2029 denboraldiaren amaierara arte, talde txuri-urdinak ostiral honetan iragarri duen bezala. 29 urteko erdilaria Espanyoletik heldu da talde txuri-urdinera, eta kapitaina zen bertan. “Oso eskertuta nago proiektu anbiziotsu honetan parte hartzeko Realak nigan jarri duen konfiantzagatik”, adierazi du Campok.
Bere ibilbidean zehar, talde hauetan jokatu du Campok: Atletico Madril, Rayo Vallecano, Madril CFF, CD Tacon, Deportivo Abanca, Vila-real CF eta Espanyol.
2025-2026 denboraldian, Espanyolen, F Moeve Ligako 29 partidatan jokatu, eta 5 gol sartu zituen.