Realearen zaleek argazkia egin ahalko dute Errege Koparekin, ekainaren 19tik, 3 edo 6 euro ordainduta
Klub txuri-urdinak GUazen KOPAREKIN erakusketa irekiko du Anoetan, eta bertan garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera izango da. Bisita egin nahi dutenek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte; bazkideek, akziodunek eta RS Fanek 3 euroan eskuratuko dute, eta gainerako zaleek, 6 euroan.
Mikel Oyarzabal, Realak irabazitako Kopa jasota. Argazkia: Europa Press.
Realzaleek talde txuri-urdinak apirilaren 18an irabazi zuen Errege Koparekin argazkia egin ahalko dute ekainaren 19tik aurrera (ostirala), klubak irekiko duen tituluaren gaineko erakusketa baten testuinguruan; hain zuzen ere, GUazen KOPAREKIN erakusketa da, eta horrek garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera emango die zaleei. Bisita egin nahi dutenek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte; bazkideek, akziodunek eta RS Fanek 3 euroan izango dute txartela eskuragarri, eta gainerako zaleek, 6 euroan.
Arestian esan bezala, erakusketa Anoetan izango da; sarbidea 8. atearen ondoan dagoen Keler Espaziotik egin beharko dute bisitariek. Realak zehaztu duenez, ikusgai izango dira “finaleko elementu eta dokumentu esklusiboak”, jendeak deskubritu ahalko ditu ezagutu gabeko istorioak “eta gure Kopako ibilbideari buruzko kontakizun bisualak”. “Eta, noski, altxor handienarekin, gure Kopa maitearekin, argazkia egiteko” parada izango dute, nabarmendu du Donostiako klubak.
Hala, bisitariek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte, Realaren web-orriaren bidez. Bazkideek, akziodunek eta RS Fanek 3 euroren truke eskuratuko dituzte (taldeka joanda, gutxienez lau bazkide, akziodun edo RS Fan direnak batuta, 2,5 eurogan eskuratu ahal izango dute txartela), eta gainerako zaleek, ordea, 6 euroan.
GUazen KOPAREKIN erakusketara joateko txandak, gehienez, 30 minutukoak izango dira; goizez, sei txanda izango dira, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldez, aldiz, bederatzi, 15:00etatik 19:30era. Erakusketa abuztuaren 31ra arte izango da zabalik.
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.