EA SPORTS LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sucicen gol bikain batek puntu bat eman dio Realari Atletico Madrilen aurka (1-1)

Txuri-urdinek Julian Alvarezen gol goiztiarrari buelta ematen jakin dute eta partidaren kontrola hartu dute, Sucicen gol batekin puntu bat berreskuratzeko.
Aramburu eta Galan
Aramburu eta Galan

Realak bana berdindu du Atletico Madrilen aurka igande honetan Reale Arenan jokatu duen EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinek Julian Alvarezen gol goiztiarrari buelta ematen jakin dute eta partidaren kontrola hartu dute, Sucicen gol batekin puntu bat berreskuratzeko.

Gaua ezin okerrago hasi da talde donostiarrarentzat; izan ere, 51. segunduan lehen gola jaso du. Gainera, Realeko bi jokalari ohi izan dira jokaldiaren egileak. Galanek baloi altu bat jarri dio Griezmanni area barruan, honek kontrolatu egin du eta Julian Alvarezi eman dio takoikada bikain batekin, aurrelariak markagailua ireki zezan jaurtiketa gurutzatu batekin (0-1).

Euskaldunek berera jarraitu dute, partida osoa jokatzeke zegoela kontuan hartuta, eta laster aukera bikoitza izan dute. Korner batean, Oblak buru-belarri aritu behar izan da Zubimendiren burukada gelditu eta Aguerden aldaratzea lerro beretik ateratzeko.

Egoera etxekoen aldekoa bihurtu da, eta berdinketaren bila madrildarren area astindu dute etengabe. Hegaletatik egindako erdiraketekin eta Oyarzabalen eta Beckerren abiadura bilatuz probatu dute, baina Atleticok ondo defendatu du eta erremateak atean bukatzea saihestu du. Kubo aurkariari aurre egiten aritu da uneoro eskuinetik, haren erdiraketek errematatzailerik aurkitu gabe; atera jaurtiketa indartsua ere egin du, baina ez dute fruiturik aurkitu eta atsedenaldira galtzen joan dira.

Aldageletako itzulera parekatuagoa izan da eta Atletico aldea handitzeko zorian izan da kontraeraso batean, baina Molinak ez du Griezmannen pasea heldu. Realak jokaldi on batekin erantzun dio, eta Oyarzabalek area barruan bakarrik jaso du baloia, baina Galan agertu da lapurtzeko. Euskaldunek penaltia eskatu dute, baina epaileak ez du eman.

Denbora amaitzen ari zitzaion Realari, baina saiatzen jarraitu du 84. minutuan Sucic taldea salbatzeko agertu den arte. Kroaziarrak areatik kanpo jaso du pasea eta, baloia kontrolatu ere egin gabe, eskuadrara bota du partida berdintzeko (1-1).

Golak energia eman die txuri-urdinenei, eta garaipenaren bila abiatu dira, baina euren saiakerak ezerezean geratu dira, eta azkenean puntu batekin konformatu behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X