Chok beste lesio bat izan zuen Vila-realen aurka
Realak aditzera eman duenez, Mohamed-Ali Cho jokalariaren "ezker bizeps femoralean lesioa antzeman da", igandean Vila-realen aurkako partidan min hartu zuen, eta, ondorioz, talde txuri-urdinaren hurrengo partidak galduko ditu.
Klubak astelehen honetan jakitera eman duenez, futbolari frantziarra "Fisioterapia bidez tratatzen hasi da", eta zelaietara itzultzea "koadro klinikoaren bilakaeraren araberakoa izango da".
Lesio hori ezustekoa izan da Frantziako kirolari gaztearentzat. Izan ere, igandean agertu zen berriro lehen aldiz zelaian, irailaren 20an Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin izandako kontzentrazioan min hartu ondoren.
Jokalariak, orduan, eskuin izterreko muskulatura iskiosuralean izan zuen lesioa, eta horrek Gironaren eta Sheriffen aurkako neurketak galtzea eragin zion.
Igandean Vila-realen aurkako deialdian egotea sorpresa izan zen, eta Imanolek 74. minutuan atera zuen zelaira; azken minutuetan normaltasunez jokatu zuen.
Hala ere, partidaren ondoren, Imanolek Choren lesioaren berri eman zuen prentsaurrekoan, baina lesio horren nondik norakoak argi jakin gabe, gaur egin behar zizkioten proben zain.
Realarentzat albiste onak ere izan ziren atzo. Izan ere, Robin Le Normandek minutu batzuk jokatu zituen, eta Igor Zubeldia, jokatu ez zuen arren, deialdian sartu zen, eta biak prest egongo dira ostegunean Sheriffen aurka jokatzeko.
Andoni Gorosabel, berriz, zalantza izango da partida horretarako, orkatila bihurritua baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Erik Bretos: “Asmoa da Remiro hemen egotea datorren denboraldian”
Realeko futbol zuzendariak lehen taldearen inguruko gaurkotasuna errepasatu du, baita udako merkatuari begira dituen asmoen berri eman ere. Remirok Realean jarraituko duela esan du "bi atezain handi izan nahi ditudalako", Rino Matarazzorekin kontratua luzatzeko hitz egiten ari direla baieztatu du, eta, besteak beste, Brais Mendez, Gorka Carrera eta Arsen Zakharyan jokalarien egoera aztertu du.
Realak Ainoa Campo fitxatu du, 2029ra arte
Espanyoletik ailegatu da 29 urteko erdilaria talde txuri-urdinera, eta kapitaina zen bertan. “Oso eskertuta nago proiektu anbiziotsu honetan parte hartzeko Realak nigan jarri duen konfiantzagatik”, adierazi du Campok.
Realak iragarri egin du Koparekin argazkiak doan ateratzeko aukera egongo dela, zale txuri-urdinak haserre agertu ondoren
Talde gipuzkoarrak azaldu duenez, bazkideak "entzun" ondoren, zaleek argazkia doan ateratzeko aukera izango dute, Anoetan egiten ari diren hobekuntza lanak amaitzen direnean. Lan horiek datorren denboraldia hasita dagoenean bukatuko dira.
Realearen zaleek argazkia egin ahalko dute Errege Koparekin, ekainaren 19tik, 3 edo 6 euro ordainduta
Klub txuri-urdinak GUazen KOPAREKIN erakusketa irekiko du Anoetan, eta bertan garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera izango da. Bisita egin nahi dutenek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte; bazkideek, akziodunek eta RS Fanek 3 euroan eskuratuko dute, eta gainerako zaleek, 6 euroan.
Realak 2026-27 denboraldiaren amaierara arte luzatu du Unax Agoteren kontratua
Ezker hegaleko zizurkildarrak 1.700 minutu baino gehiago jokatu ditu Hypermotion Ligan eta Premier League International Cup txapelketan. Atzelaria 2015ean iritsi zen talde txuri-urdinera.
Sportingek Egoitz Arana fitxatu du
Aranak 11 partida jokatu ditu Bigarren Mailan amaitu berri den denboraldian Realaren bigarren taldearekin, eta aurreko denboraldian Lehen RFEF mailatik Hypermotion Ligara igotzen lagundu zion.
Realak Laura Camino fitxatu du
24 urteko jokalari kantabriarrak Eibarren jokatu du azken hiru denboraldietan.
Nahia Aparicio: “Gure jokatzeko modua erakutsi dugu denboraldi honetan”
Realaren hainbat jokalarik denboraldiaren balantzea egin dute gaur goizean Zubietan, datorren denboraldirako helburuez hitz egiteaz gain.
Realak Atletico mendean hartuta eman dio amaiera denboraldi bikainari (2-0)
Lucia Pardoren eta Cecilia Marcosen golek erabaki dute txapelketako azken jardunaldiko lehia. Emaitza horrekin, talde donostiarrak hiru puntu eskuratu ditu denboraldia bere zaleen aurrean oso sentsazio onekin agurtzeko.
Berdinketa batekin eman dio amaiera denboraldiari Sansek (1-1)
Cultural Leonesak hartu du aurrea markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina ezkerkada bikain batekin berdindu du Arkaitz Mariezkurrenak Ribeiroren gola.