Realak bana egin du Liga hasi aurreko azken saioan
Realak berdinketa batekin amaitu du denboraldiaurreko azken partida. Donostiarrek Friburgo izan dute aurkari Alemanian eta bana egin dute. Juanmi eta Frantz izan dira neurketako bi golak egin dituzten jokalariak.
Txuri-urdinek joko bizia eginez hasi dute partida eta 12. minuturako aurretik jarri dira. Pardok korner bat atera du eta Juanmik, bigarren zutoinetik, buruz errematatu du baloia alemaniarren atean sartzeko.
Baina lehen ordui erdia bete aurretik Gorosabelek penaltia egin du eta Friburgok banakoa jarri du markagailuan. Penaltia Frantzek sartu du.
Bigarren zatian, oreka izan da nagusia eta ez da gola egiteko aukera argirik izan.
Realak larunbatean emango dio hasiera Ligari, 20:15ean, Vila-realen etxean.
Fitxa teknikoa
SC Freiburg: Schwolow, Stenzel (Gondorf, min.80), Gulde (Kath, min.80), Heintz (Lienhart, 80. min), Günter, Hölfer (Kammerbauer, 80. min), Waldschmidt (Terrazzino, 60. min), Niederlechner (Kübler, 80. min), Haberer (Koch, 80. min), Frantz (Kleindienst, 80. min), Petersen (Höler, 80. min).
Reala: Zubiaurre, Gorosabel (Le Normand, 64. min), Aritz, Raúl Navas, De la Bella (k) (Theo, 64. min), Guevara, Merino, R. Pardo, Capilla, Juanmi (Merquelanz, 23. min) (Agirretxe, 80. min), Bautista.
Golak: 0-1. Juanmi, 12. min. 1-1. Frantz, 28. min.