Santander Ligako 1. jardunaldiko ordutegiak
2018-2019ko Santander Liga abuztuaren 17ean 20:15ean, ostiralarekin, hasiko da. Girona-Valadolid partida izango da lehenengoa.
Realak eta Alavesek larunbateak jokatuko dute, Eibarrek igandean egingo du debuta, eta Athleticek, astelehenean.
Ez da egongo 18:15 baino lehen hasiko den norgehiagokarik, beroagatik. Ligak esan duenez, gainera, "ordutegi hauek aldatu ahal izango dira tenperaturengatik".
1. JARDUNALDIA
Ostirala, abuztuak 17
20:15 Girona - Valladolid
22:15 Betis - Levante
Larunbata, abuztuak 18
18:15 Celta - Espanyol
20:15 Vila-real - Reala
22:15 Bartzelona - Alaves
Igandea, abuztuak 19
18:15 Eibar - Huesca
20:15 Rayo Vallecano - Sevilla
22:15 Real Madril - Getafe
Astelehena, abuztuak 20
20:00 Valentzia - Atletico Madril
22:00 Athletic - Leganes
Zure interesekoa izan daiteke
Edin Terzic: “Talde askok sufitzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.