Realak Diego Llorente fitxatu du
Realak astelehen honetan iragarri du Diego Llorente jokalaria fitxatu duela. Bi aldeek bost urterako kontratua sinatu dute Anoetako bulegoetan.
Llorentek 23 urte ditu, defentsa da, eta azken denboraldian Malagan jokatu du. Real Madrilen haztegian ibili da txikitatik eta Castillan jokatu ostean lehen taldearekin debuta egin zuen Osasunaren aurka Santiago Bernabeun Mourinhoren eskutik Arbeloa ordezkatuz. Ancellotiren aginduetara ere lehen taldearekin jokatu zuen Ligako partida bat Almeriaren aurka.
Llorentek Rayo Vallecanon utzita jokatu zuen 2015-2016.denboraldian. Maila ona eskaini zuen Rayon, baina taldea Bigarren Mailara jaitsi zen. Iragan denboraldian Malagan jokatu zuen. Hasierako hamaikakoan ibili zen hasieran, ondoren, aulkian egon zen partida askotan eta Michel teknikariaren etorrerarekin berriro hamaikakoan sartu zen, eta maila ona eman zuen.
Orain, Realak fitxatu du Real Madrilen hazitako jokalaria. Gaztea da oraindik, baina esperientzia du Lehen Mailan eta proiekzio handiko jokalaria da.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.
Realak Esther Laborde fitxatu duela iragarri du
22 urteko atzelaria, San Cugat del Vallesen jaioa, Madrid CFF taldetik dator eta 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.
Realak 2028ra arte luzatu du Alex Lebarbierren kontratua
Erdilari frantziarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurreko denboraldian Sanseri mailari eusten lagundu zion Hypermotion Ligan.
Rino Matarazzok Realarekin berritu du, 2027-2028 denboraldiko amaierara arte
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak, berritzea baieztatuta, nabarmendu du “pozik” dagoela orain arte egindako lanarekin, eta etorkizunari ilusioz begiratzen diola: “Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, esan du.
Elene Guridik Realarekin berritu du eta Granadan jokatuko du utzita
Erdilari oñatiarrak 2028ra arte berritu kontratua club txuri-urdinarekin. Hala ere, Granadan arituko da 2026-2027 denboraldian.
Baikortasuna eta giro ona Zubietan: “Aurten Europa Liga irabaziko dugu”
Reala hasi da hurrengo denboraldia prestatzen eta gaur goizean entrenamendua egin du ateak zabalik Zubietan. Zale txuri-urdinek gogotsu jarraitzen dute euren taldeak arrakasta gehiago lortzeko.
Reala lanera bueltatu da Zubietan
Reala izan da euskal taldeen artean lehena lanera bueltatzen. Pellegrino Matarazzok 28 jokalari izan ditu bere esanetara Zubietan. Brais Mendez bere taldekide ohiei agur esatera gerturatu da.
Realak Columbus Crew Soccer talde estatubatuarrari saldu dio Brais Mendez
Erdilari galiziarrak 166 partida ofizial jokatu eta 33 gol egin ditu Realarekin. 2022ko udan iritsi zen Donostiara Celtatik.