Lorenek 2019ra arte berritu du bere kontratua
Realak akordioa lortu du Lorenzo Juarrosekin Kirol Zuzendari bezala jarraitzeko bi denboraldi gehiago.
Horrela, Loren klub txuri-urdinean jarraituko du 2019ko ekainaren 30a arte.
Jokin Aperribay presidenteak eta Lorenek sinatu dute akordioa Anoetako bulegoetan gaur eguerdian.
Zure interesekoa izan daiteke
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako emakumezkoen Txapeldunen Ligako aurreko faseko joaneko partidan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.