Berdinketa tristea, Anoetan (0-0)
Realak eta Gijoneko Sportingek berdindu egin dute Anoetan, 0-0, BBVA Ligako bigarren jardunaldian. David Moyesen gizonek partidaren kontrola izan dute, baina motel eta 'txispa' barik aritu dira erasoan, ez dituzte izandako aukera apurrak aprobetxatu.
Asier Illarramendi hasierako hamaikakoa jarri du entrenatzaile eskoziarrak.
Lehen 45 minutuak kaskarrak izan dira. Donostiarrek nahiko ondo mugitu dute baloia, eta defentsan ez dute sufritu, baina erasoan arazo nabarmenak izaten jarraitzen dute. Vela oso motel aritu da, eta Jonathasek ez du asmatu jokaldiak ondo bukatzeko orduan. Gauzak horrela, Carlos Velak 32. minutuan buruz egindako errematea izan da lehen zati osoko aukerarik argiena. Asturiarrek ez dute apenas arriskurik sortu.
Bigarren zatia
Atsedenaldiaren ostean, Sportingek freskotasun handiagoa agertu du minutu askotan, eta gauzak ez dira asko aldatu Moyesek Canales eta Chory Castro zelairatu dituenean.
De la Bellak luzapenean egindako jaurtiketa ederra izan da Realak erasoan egindako gauzarik aipagarriena. Baloia ate barruan sartuko zela zirudien, baina azkenean kanpora joan da.
Ondorioz, puntu bana atera dute Realak eta Sportingek Anoetan. Datorren asteburuan ez dago futbol jardunaldirik.
Fitxa teknikoa:
0 - Reala: Rulli; Aritz Elustondo, Reyes, Íñigo Martínez, De la Bella; Illarramendi (Bergara 74. min), Rubén Pardo, Xabi Prieto (Canales, 70. min); Bruma (Chory Castro, 70. min), Vela eta Jonathas.
0 - Sporting: Cuéllar; Lora, Luis Hernández, Bernardo, Isma López; Carmona (Halilovic, 56. min), Sergio Álvarez (Mascarell, 67. min), Nacho Cases, Jony; Guerrero (Muñiz, 76. min) eta Sanabria.
trong>Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.