0-1
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denboraldi-aurreko lehen garaipena erdietsi du Realak

Txuri-urdinek datorren denboraldia bideratu nahian dihardute, eta Livingstonen aurkako neurketan erabateko nagusitasuna erakutsi zuten.
Reala. Argazkia: EFE

Realak denboraldi-aurreko lehen garaipena erdietsi du astelehen honetan, Eskoziako Bigarren Mailako Livingstonen aurka. Zurutuzak sartu zuen garaipena eman zion gola.

Donostiarrak jaun eta jabe izan ziren norgehiagoka osoan zehar, eta jokalariren bat azpimarratzekotan, Sergio Canales ondo baino hobeto aritu zela esan beharra dago.

Neurketaren 28. minutuan iritsi zen Realaren gola, David Zurutuza erdilariaren eskutik. Bigarren zatian, ordea, erritmoa moteldu zuten txuri-urdinek; izan ere, eskoziarrak ez ziren batere lehiakor agertu, eta, ondorioz, Moyesen mutilek nahiko eroso aritzeko beta izan zuten.

FICHA TEKNIKOA:

0 - Livingston F.C: Jamieson, Millen, Longridge, Sives, Neil, Mullen; Hipolyte, Pittman, Gibbons; Georgiev, Buchanan. Trialist, Blanco, Livi , Curry, Knox eta Glen.

1 - Reala: Rulli; Mikel, Iñigo, De la Bella; Markel, Zubeldia; Muguruza, Zurutuza, Capilla; Canales. Bigarren zatian, Ansotegi, Granero, Hector, Hervias, Oyarzabal, Tena, Zaldua, Finnboganso eta Aritz Elustondo.

 

p> 

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X