Lagunartekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak ez du oraindik golik sartu denboraldi-aurrean

Hutsean geratu da txuriurdinen eta St. Johnstonen arteko neurketa, Eskoziako egonaldiko bigarrena.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Golik gabeko berdinketa St. Johnstone eta Realaren artean

Realak berdinketa lortu du St. Johnstonen aurka (0-0), eta oraindik ez du golik sartu denboraldi-aurre honetan. Gaurko aurkaria Eskoziako Ligako laugarrena da, eta kanporatua izan da Europa Ligako atarikoetatik.

Nagusitasuna eskoziarrena izan da, David Moyesek zelairatutako hamaikako arraroari probetxua hartuta. Izan ere, lehen taldean ohikoak ez diren jokalariek jokatu dute. Sergio Canalesek Reala hobetu du bigarren zatian, eta aukerarik onenan egin ditu.

Kanek St. Johnstonen garaipenaren gola egin ahal izan du bukaera aldean, baina baloia zutoinetik gertu joan zaio.

FITXA TEKNIKOA

St. Johnstone: Clark, Shaughnessy, Easton, Rhysmccabe, McKay, Scobbie, Millar, Craig, Cumming, Caddis, O×Halloran. Bigarren zatian:Brown, Thonson, Gilchrist, Gordon, Kane y Sutom.

Real Sociedad: Bardají, Aritz, Ansotegi, Mikel, Hector, Markel, Pardo, Oyarzabal, Hervias, Agirretxe wr Oyarzun. Bigarren zatian: Yuri, Granero, Capilla, Canales, Zaldua, Zurutuza y Muguruza.

uza y Muguruza.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X