Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Prieto: 'Europan jokatzea dugu helburu'

Denboraldi-aurreari hasiera eman diote txuri-urdinek, eta berarekin batera, datorren denboraldiari begirako erronka eta sentsazioei ere.
Xabi Prieto, Realeko kapitaina. Argazkia: EFE

Realeko kapitaina den Luis Prietok adierazi duenez, behin denboraldi-aurrea hasita sentsazio eta erronka berriak zehazteri ere ekin diote; besteak beste, David Moyesen bigarren urtea izanik, ideiak finkatzea eta martxa hartuta, sailkapeneko goiko postuetara iristea eta Europan jokatu ahal izatea.

?Iazkoa hobetzen saiatuko gara, askoz lehiakorragoak izateko gai garela irmo sinisten baitugu. Moyesek esan digunez, sentsazio onak hartzea izan behar dugu orain helburu?, azaldu du Prietok.

Azkenik, beraiekin entrenatzen ari diren gazteen grinak poztu egiten duela aipatu du, eta ahal duten guztian laguntzeko prest daudela ziurtatu du. Hala ere, ez daudenak ere faltan botatzen dituztela esan du Prietok, urte asko eman baitituzte elkarrekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X