4-0, Shakhtarren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak agur esan dio Europari

Talde txuri-urdinak 4-0 galdu du Shakhtarren aurka, eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara eta Europa Ligara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.
Shakhtar eta Reala. Argazkia: EFE
Shakhtarrek 4-0 irabazi dio Realari. Argazkia: EFE

Realak irudi kaskarra eman du Donetsken eta 4-0 galdu du Shakhtarren aurka. Txuri-urdinek garaipena behar zuten Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko, eta Manchester Unitedek irabaztea ere behar zuen. Unitedek 0-5 jipoitu du Bayer Leverkusen, baina Realak porrota jaso duenez, Championsetik at eta Europa Ligara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.

Talde gipuzkoarrak ondo ekin dio partidari, baina minutuak aurrera joan ahala, Shakhtar izan da baloiaren jabe. Lehen zatiko abagune onenak Ukrainako taldeak sortu ditu, baina Bravo ondo ibili da gola eragotziz. Lehen zatiko azken ordu laurdenean jaun eta jabe izan da etxeko taldea. Srnak langara bidali du area kanpotik egindako jaurtiketa 34. minutuan eta 37.ean Luiz Adrianok 1-0ekoa sartu du. Realak huts egin du defentsan eta Luiz Adrianok ez du barkatu. Shakhtarren aldeko 1-0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Reala ez da erreakzionatzeko gai izan eta Donetseko taldea nagusi izan da. Atsedenalditik itzuli eta bi minutu geroago sartu du bigarren gola Shakhtar Donetskek. Iñigo Martinezek huts egin du baloia aldentzerakoan, eta Alex Teixeirak sare barrura bidali du errematea (2-0).

Bi gol jasotzeak min egin dio Realari, eta aldeak murrizteko abaguneren bat izan duen arren, talde txuri-urdinak ez du maila ona eman. Realaren abagune onena Griezmannek izan du. Realeko erdilariak erremate ona egin eta  Pyatovek baloia desbideratzea lortu du. Azken txanpan Shakhtar Donetsk jaun eta jabe izan da, eta erakustaldia eman du Ukrainako taldeak. 67. minutuan Douglas Costak 3-0koa sartu du, gol ikusgarria. Area ertzetik jaurtiketa egin eta Bravok ezin izan du gola eragozteko ezer egin.

Hirugarren golak guztiz erabakita utzi du neurketa, baina Shakhtarrek laugarren gola bilatu du, eta 87. minutuan saria jaso du. Jokaldi bikaina egin du Lucescuk zuzentzen duen taldeak eta Douglas Costak sartu du 4-0ekoa. Ukrainako taldearen aldeko 4-0eko emaitzarekin bukatu da partida eta Realak jipoia jasota esan die agur Europan jarraitzeko zituen aukerei.

Fitxa teknikoa:

4 - Shakhtar Donetsk: Pyatov; Srna, Kucher, Rakitsky, Shevchuk; Stepanenko, Teixeira (Eduardo, 73. min), Fred; Douglas Costa, Luiz Adriano (Ferreira, 70. min) eta Bernard (Tayson, 69. min).

0 - Reala: Bravo; Cadamuro, Ansotegi, Iñigo, De la Bella; Elustondo, Pardo (Ros, 68. min), Xabi Prieto; Chory Castro, Vela (Seferovic, 73. min) eta Griezmann (Agirretxe, 73. min)

Golak: 1-0, 36. min: Luiz Adriano. 2-0, 48. min: Teixeira. 3-0, 68. min: Douglas Costa. 4-0. 87. min: Douglas Costa.

Epailea: Manuel Benquerença (Portugal).

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X