Realak jipoia hartu du Madrilen (5-1)
Realak porrot gogorra jaso du Real Madrilen kontra (5-1). Zuriek neurketa erabakita utzi dute lehenengo zatian (4-0), txuri-urdinak baino gehiago izan baitira. Griezmannek Donostiako taldearen gola egin du bigarren zatian (4-1), eta Cristiano Ronaldok 5-1ekoa jarri du markagailuan. Portugaldarrak erakustaldia eman du berdegunean, eta hiru gol lortu ditu.
Cristiano Ronaldok 7. minutuan eman du lehenengo abisua, baina baloia kanpora joan da, langa jo ostean. Real Madril erasoan murgildu da, eta Realak atzerapauso nabarmena eman du berdegunean. 11. minutuan, Portugaleko izarrak 1-0ekoa jarri du markagailuan, jaurtiketa gogor batekin. Txuri-urdinek defentsan sufritzen jarraitu dute, eta Benzemak arratsaldeko bigarrena egin du, Cristiano Ronaldoren pase ederra aprobetxatuta (2-0).
Carlo Ancelottiren gizonek kontraerasoa etengabe bilatu dute, eta Gipuzkoako taldeak ez du ia gol aukerarik sortu. 25. minutuan epaileak Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du, Markel Bergarak eskuarekin jo baitu baloia. Cristiano Ronaldok penaltia jaurti eta 3-0ekoa jarri du Santiago Bernabeu estadioko markagailuan. Zuriek presionatzen jarraitu dute, eta 35. minutuan Khedirak laugarrena lortu du (4-0), jaurtiketa indartsu batekin. Balek bosgarrena lortzeko abagune bi izan ditu, baina Galeseko jokalariaren saiakerak kanpora joan dira. Atsedenaldian, Jagoba Arrasateren gizonak 4-0 markagailuan azpitik egon dira.
Bigarren zatian De la Bella eta Zurutuza Elustondoren eta Seferovicen ordez sartu dira, eta Realak asko hobetu du erasoko jokoa. Cristiano Ronaldok abagune oso argi izan du lehenengo minutuetan, baina bere saiakera kanpora joan da. 60. minutuan, Griezmannek Varaneren akats bat aprobetxatu du, eta frantziarrak txuri-urdinen gola eskuratu du, baloia Diego Lopezen gainetik jaurti ondoren (4-1). Jarraian, Antoine Griezmannek bigarren gola egiteko aukera argia izan du, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du, eta kanpora joan da.
Ancelottiren gizonek gola lortzeko gosea mantendu dute, eta Cristiano Ronaldok bere hirugarren gola egin du, 75. minutuan, falta jaurtiketa zuzena sareetara bidalita (5-1). Norgehiagoka erabakita utzi du portugaldarrak, eta Realak bigarren gola egiteko abaguneak izan ditu. Hala ere, Diego Lopez atezainak gelditu erabakigarria egin dio Carlos Velari, azkenengo minutuan. Azkenean, hiru puntuak Madrilgo taldeak eskuratu ditu.
. Fitxa teknikoa:
5 - Real Madril: Diego Lopez; Carvajal, Pepe, Varane, Arbeloa; Xabi Alonso (Illarramendi, 70. minutuan), Khedira (Isco, 77. minutuan), Modric; Cristiano Ronaldo, Bale eta Benzema (Morata, 83. minutuan).
1 - Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez (Ansotegui, 59. minutuan), Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Jose Angel; Markel Bergara, Elustondo (Zurutuza, 46. minutuan); Xabi Prieto, Vela, Griezmann; eta Seferovic (De la Bella, 46. minutuan).
Golak: 1-0, 12. minutuan: Cristiano Ronaldo. 2-0, 18. minutuan: Benzema. 3-0, 27. minutuan: Cristiano Ronaldo, penaltiz. 4-0, 36: Khedira. 4-1, 61. minutuan: Griezmann. 5-1, 77. minutuan: Cristiano Ronaldo.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Bartzelona estutu du, baina galdu egin du Alexia Putellasen agurrean (2-1)
Pinak talde kataluniarra aurreratu du lehen zatiko 14. minutuan, Emmak banakoa egin du 32.ean, baina Aitanak 2-1eko gola sartu du atsedenaldia baino lehen. Alexia Putellas Bartzelonako izarraren azken partida izan da Johan Cruyff futbol-zelaian.
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.
Matarazzo: “Aldaketak egon daitezke"
Realeko entrenatzaileak Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Jokalari txuri-urdinak min hartu zuen ostegunean Gironaren aurka jokatutako partidan.
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.