Frantzia, Eurokopatik at
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Griezmann, parrandan Frantziak Norbegiaren aurka jokatu aurretik

L'Equipek dioenez, 21 urtez azpiko selekzioko kideekin irten zen larunbatean, eta asteartean Norbegiaren aurka jokatzen zuten. M'Vila, Mavinga, Mbaye eta Ben Yedder izan zituen festa lagun.
Antoine Griezmann Cadamurorekin batera Ligako partida baten. Argazkia: EFE

Frantziako 21 urtez azpiko selekzioa Israelen jokatuko den 2013ko 21 urtez azpiko Eurokopatik at geratu da Norbegiaren aurka 5-3 galduta. Eurokopatik at geratzeak haserrea eragin du Frantzian, eta haserre horrek gora egin du, asteburuan selekzioko bost kide parrandan irten zirela jakin denetik. Bost jokalari horien artean aurkitzen da Antoine Griezmann Realeko jokalaria.

Albistea L'Equipe egunkari franztiarrak publikatu du. Antoine Griezmann, Yann M'Vila, Chris Mavinga, Mbaye Niang eta Wissam Ben Yedder jokalariek taxi bat hartu zuten larunbatean, Normandiatik Pariseraino joateko. Hurrengo goizean itzuli ziren kontzentraziora. Larunbatean parrandan irten ziren, eta asteartean Eurokoparako sailkapena zuten jokoan Norbegiaren aurkako partidan.

Frantziak 5-3 galdu zuen, eta Israeleko 21 urtez azpiko Eurokopatik at geratu zen. Griezmann ez zen hasierako hamaikakoan egon, baina 65. minutuan zelairatu zen eta gol bat sartu zuen.

Jokalariek facebookean jarritako argazki batzuen, eta Norbegiaren aurka lortutako emaitza txarraren ondorioz publikatu da albistea.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X