Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jacek Ziober Osasunako jokalari ohia hil da, 60 urte zituela

Aurrelari poloniarra 1993-1994 denboraldian iritsi zen Nafarroako klubera, Montpellier taldetik, eta hiru urte eman zituen Iruñean.

Jacek Ziober (Osasuna)
Jacek Ziober, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Jacek Ziober Osasunako futbolari ohia hil da, 60 urte zituela, asteartean Nafarroako klubak iragarri duenez. Zioberrek hiru denboraldi eman zituen Osasunan, 1993tik 1996ra bitartean, Lehen eta Bigarren Mailan, eta 14 gol sartu zituen talde gorritxoan.

Aurrelari ohi poloniarra 1993ko udaran heldu zen Osasunara, Montpellier taldetik. Orduan, herrialde horretako beste jokalari bat ere fitxatu zuen Osasunak, Ryszard Staniek; Jan Urban historikoak, poloniarra bera ere, Iruñeko taldean jarraitzen zuen, eta, 1992-1993 denboraldian, Atletico Madrilek fitxatu aurretik, Roman Kosecki ere egona zen Osasunan. Kosekci poloniarra zen.

Osasuna tristerik azaldu jokalari ohiaren heriotza dela eta, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.

Publizitatea
X
Publizitatea
X