Atzera bota dute Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako errekurtsoa, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Diziplina Batzordeak ez du onartu Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako helegitea, martxoaren 27an Lluis Companys futbol-zelaian jokatu zen Ligako partidan Iñigo Martinez zelairatzeagatik.
Batzordeak atzera bota du talde nafarraren erreklamazioa. Izan ere, martxoaren 17an jokalaria baja izan zen Espainiako selekzioan, arrazoi medikoengatik.
Osasunaren iritzian, Bartzelonak FIFAren Estatutuen eta Jokalarien Transferentziaren Araudiaren I. Eranskinaren 5. artikulua urratu zuen. Artikulu horren arabera, arrazoi medikoak argudiatuta selekziorako deialdian sartzen ez den jokalari batek, edo hura uzten duenak, ezingo du bere klubarekin partidarik jokatu selekzioaren deialdia igaro osteko bost egun naturaletan.
Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak 2028ra arte lotu du Mauro Echegoyen, kontratua beste bi denboraldi luzatzeko aukerarekin
Jokalariaren etete-klausula sei milioira igo dute, eta 15 milioira iritsiko da lehen taldeko kide denean. Dagoeneko Murchanteko erdilariak urrian egin zuen debuta lehen taldearekin, Sant Jordiren aurka Kopako lehen kanporaketan.
Juan Cruz: “Ohorea eta harro egoteko modukoa izan da Osasunaren armarria defendatzea”
Atzelari madrildarrak Nafarroako kluba utzi du, azken sei denboraldiak Iruñean eman ostean. Agur esatean, nabarmendu du 2023ko Errege Kopako finala dela haren oroitzapenik bereziena, eta, halaber, taldekideekin eta Taxoaren egunero-egunero bizi izandakoa.
Braulio Vazquez: “Uste dut pizgarri bat behar genuela, katarsi bat"
"Ez dut barkamenik eskatuko 8 urtez lehen mailan mantentzeagatik, nortzuk garen jakin behar dugu. Ez dakit zenbat aldiz entzun dudan anbizio falta dagoela", aurpegiratu du kirol zuzendari gorritxoak denboraldi amaierako prentsaurrekoan. Bestalde, Kike Barja kapitainaren kontratu berritzea % 99ra itxitzat jo du.
Juan Cruzek ez du Osasunan jarraituko
Atzelariak sei denboraldi eman ditu Nafarroako klubean; Elxetik iritsi zen bertara. 164 partida jokatu ditu talde gorritxoan: “Bere lehen denboralditik, taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna bereganatu zituen, eta balioak defendatzen jakin izan du”, nabarmendu du Iruñeko klubak.
Alessio Liscik Osasunako entrenatzailea izateari utzi dio
Nafarroako klubak astelehenean iragarri du italiarrak ez duela jarraituko taldea zuzentzen; Liscik beste urtebeterako kontratua zuen, Osasunarekin.
Catena: “Ez da izan espero genuen bezala, ezta nahi genuen bezala ere, baina Lehen Mailan gaude"
Osasunako jokalariak salbazioa lortu ondoren hitz egin du, nahiz eta Getaferen aurka galdu (1-0) EA Sports Ligako azken jardunaldian. Kritiko agertu da denboraldi amaieragatik, batez ere atzetik datozenei eragindako "sufrimenduagatik".
Osasunak galdu egin du Getaferen aurka, baina Lehen Mailan jarraituko du (1-0)
Porrotaren ondoren, aurkari zuzenen emaitzen zain geratu dira. Gironaren eta Elxeren arteko berdinketak mesede egin dio talde nafarrari, horri esker beste urtebetez Lehen Mailan jarraituko baitu.
Lisci: “Taldea zelaian hilko da”
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak autokritika egin du eta adierazi du gaizki egin zutela pentsatuz 42 puntu bilduta nahikoa zela mailari eusteko. Edonola ere, taldea ondo dagoela eta Getaferen aurkako “finalean” gorritxoek dena emango dutela ziurtatu du.
Zer behar du Osasunak mailari eusteko?
Osasunak ez dauka ziurtatuta lehen mailan jarraitzea, eta Getaferen etxean jokatuko du ligako azken partida. Jose Bordalasen taldeak, berriz, Conference Ligan sartzea izango du lehian.
Ateak irekita entrenatuko du Osasunak ostiralean, Sadarren, 18:00etan, Getaferen aurkako partida erabakigarriaren aurretik
Osasunaren zaleek talde nafarrari bultzada emateko aukera izango dute, Coliseum estadioan jokatuko den partidaren bezperan; talde gorritxoak EA Sports Ligan eustea bilatuko du.