Osasunak Jose Arnaiz fitxatu du
Osasunak Jose Arnaizen fitxaketa ofizial egin du datozen bi denboraldietarako. Jokalaria Leganes taldetik dator eta Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldearen erasoa sendotzera dator, duela hiru urte talde gorritxotik atera ostean.
Nafarrek ez dute jokalariarengatik ezer ordaindu behar izan, Leganesekin kontratua amaituta. Arnaizek bi urterako kontratua sinatuko du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera izango du, emaitzen arabera.
Jokalariak 10 milioi euroko etete klausula izango du, Osasunak aditzera emandakoaren arabera.
Arnaizek bigarren aldia izango du Osasunan, 2019-20 denboraldiko bigarren itzulia talde nafarran jokatu ostean. 28 urteko jokalariak orduan utzitako "oroitzapen ona" azpimarratu du klubak, "jokalari bezala eta pertsona bezala erakutsitako kalitateagatik".
Zure interesekoa izan daiteke
Budimirrek gola sartu du, eta Osasunak Malagari eutsi dio garaipenaren bidera itzultzeko (1-0)
Arrasate: “Partida gure eremura eraman behar dugu aukera gehiago izateko"
Sabalza: “Hurrengo hiru partidak gure ligakoen aurkakoak dira; irabaztea garrantzitsua da aurrea hartzeko”
Bretonesek ezker hankako soleoan min hartu du
Rafa Fernandezek 2028ra arte berritu du Osasuna Promesasekin
Osasunak Logroño United estutu du, baina Erregina Kopatik at geratu da (2-3)
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da