2-0
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka

Talde gorritxoak partida ona jokatu du, baina 2-0eko emaitzarekin galdu du. Barkatu egin du aurkariaren ate aurrean eta porrotarekin ordaindu du.
Atletico Madril - Osasuna. Argazkia: EFE
Atletico Madril - Osasuna partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka (2-0) Wanda Metropolitano estadioan jokatu duen neurketa. Itxura ona eman du talde gorritxoak, baina gehiegi barkatu du aurkariaren ate aurrean.

Partida hasieran abagune bi izan ditu Osasunak; lehenengoan Oblak atezainak eragotzi du gola Ruben Garciaren jaurtiketa desbideratuta, eta, bigarrenean, Oblakek gelditu egin du Brasanacen errematea. Zazpigarren minutuan, aldiz, Sergio Herrera Osasunako atezainak koltxoneroen gola saihestu du, Moratari aurrea hartuta. Herrera protagonista izan da lehen zatian, lan eskerga izan baitu, eta gelditu bikainak egin baititu. Joao Felixi buruz burukoa irabazi dio atezain gorritxoak, Lemarren jaurtiketari erantzun ona eman dio, eta Joa Felixek buruz egin duen errematea bikain desbideratu du. Neurketako 41. minutuan jokaldi polemikoa etorri da; Felipek falta egin dio Brasanaci area barruan, epaileak ez du ezer adierazi, eta VARak ez du penalti argi hura ikusi nahi izan, jokaldia ezerezean geratu delarik. Atsedenaldira iritsi orduko, beste bi gelditu egin ditu Sergio Herrerak, Atleticoren gola eragozteko.

Bigarren zatiaren hasieran abagune bi izan ditu Osasunak, baina Chimy Avilaren jaurtiketa kanpora joan da, eta David Garciaren erremateak ez du Oblakek defendatzen duen atea zulatzea lortu. Atletico Madrilek abagune argia izan du Morataren bitartez, baina aurrelari koltxoneroak ez du ate aurrean asmatu. Geroago, Herrerak desbideratu egin du Correaren jaurtiketa. Partida irekia izan da bigarren zatian, eta Chimy Avilak beste abagune argi bat huts egin du 65. minutuan. Talde gorritxoak barkatu egin du aurkariaren ate aurrean, eta bi minutu beranduago Atletico Madrilek gola sartu du; Moratak egin du 1-0ekoa, Trippierren erdiraketa buruz sare barrura bidalita.

Lehen gola jaso ostean pixka bat galduta egon da Osasuna, eta horretaz baliatu da Atletico Madril, Saulen bitartez 2-0ekoa sartzeko. Erdilari koltxoneroa area barruan sartu da, eta bikain gainditu du Herrera atezaina. Bigarren golak norgehiagoka erabakita utzi du, eta hiru puntuak Atletico Madrilek eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

Atletico Madril: Oblak; Trippier, Felipe, Gimenez, Manu Sanchez (Herrera, 63. min); Thomas, Saul, Koke, Lemar (Correa, 54. min); Joao Felix (Hermoso, 82. min) eta Morata.

Osasuna: Sergio Herrera; Raul Navas, David Garcia, Oier (Rober Ibañez, 63. min), Roncaglia, Estupiñan; Ruben Garcia, Brasanac, Fran Merida (Iñigo Perez, 79. min), Roberto Torres (Adrian Lopez, 73. min) eta Chimy Avila.

Golak: 1 - 0, 67. min, Morata. 2 - 0, 75. min, Saul.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak atera dizkie Manu Sanchez (26. min) Atletico Madrileko jokalariari, baita; Sergio Herrera (53. min) Osasunako atezainari. Gainera, txartel horia atera dio Simeone (57. min) Atletico Madrileko entrenatzaileari.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X