Porrota Sadarren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasuna, burua altxa ezinik

Bartzelona 0 eta 3 gailendu da Luis Suarezek eta Messik (2) egindako golei esker. Gorritxoen bosgarren porrota jarraian da gaurkoa (lau Ligan eta bat Kopan).
Bartzelonako jokalariak, lehen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Bartzelonak garaipena lortu du azken hiru partidetan berdindu ostean, Osasunari Sadarren 0 eta 3 irabazita. Nafarrek lehen zatian eutsi diete kataluniarrei, baina bigarrenean Bartzelona askoz gehiago izan da. Messik ere neurketa bikaina jokatu du.

Luis Enriqueren taldeak Jordi Albaren sakontasuna aprobetxatu du Osasunaren defentsa hausteko. Gorritxoek ez dute neurketarik irabazi oraindik Joaquin Caparrosen gidaritzapean.

Lehen zatian, kataluniarrek jokoa menderatu dute, baloiaren jabetza eurena izan da, eta aukerarik argienak ere bartzelonarrek sortu dituzte. Baina Nauzet atezaina bikain aritu da eta, horri esker, Osasunak hutseko berdinketari eutsi dio lehen zatian.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, nafarrek sekulako aukera izan du, baina Sergio Leonen erremate ikusgarriak langan jo du.

Luis Suarez eta Messi

Minutuek aurrera egin ahala, gorritxoak atzean sartu dira eta bigarren zatia hasi eta 15 minutura iritsi da Bartzelonaren lehen gola. Messi, Jordi Alba eta Luis Suarez izan dira jokaldiko protagonistak. Gola, uruguaiarrak egin du, jokoz kanpoko posizioan.

Bigarren golean Jordi Alba berriro protagonista izan da, berak egin du erdiraketa eta Messik baloia ate barruan sartu du.

Hirugarren eta azken gola luzapenean iritsi da. Messik egin du, jokaldi pertsonal batean.

 

Fitxa teknikoa

0 - Osasuna: Nauzet; Oier (Tano, 63. min), Miguel Flaño (David García, 46. min), Iván Márquez, Clerc; De las Cuevas, Causic, Roberto Torres, Alex Berenguer; Sergio León eta Oriol Riera (Kenan Kodro, 70. min).

3 - Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, André Gomes (Rafinha, 76. min), Iniesta; Messi, Luis Suárez eta Arda Turan (Denis Suárez, 65. min).

Golak: 0-1, 59. min: Luis Suárez. 0-2, 72. min: Messi. 0-3, 92. min: Messi.

92. min: Messi.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X