Aske zegoen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Fuentes fitxatu du Osasunak bi denboraldirako

Jokalari andaluziarrak Espanyolen eman ditu azken denboraldiak, eta libre heldu da Iruñeko taldera.
Juan Fuentes, azterketa medikoan / Irudia: Osasuna.

Juan Fuentes da Osasunaren fitxaketa berria. Andaluziarra Espanyoletik heldu da, libre, eta hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Iruñeko taldearekin.

Ezker hegalekoak azterketa medikoak igaro ditu gorritxoekin.

Kordobaren harrobikoa, Lehen Mailara saltoa Bartzelonako taldearekin egin zuen. Minutu gehien jokatutako bigarren zelai jokalari izatera heldu zen, Sergio Garciaren ostean.

rciaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X