Osasuna, Lehen Mailara!
Osasunak Lehen Mailara igotzea lortu du Gironari igoera playoffetako kanporaketa irabazita. Gorritxoak BBVA Ligan izango dira datorren denboraldian. Itzulerako partida 0-1 amaitu da, eta joanekoa Osasunak 2-1 irabazi zuenez, igoera lortu du talde nafarrak.
Lehen zatia parekatua eta abagune gutxikoa izan da. Girona hobeto zelairatu da, baina ez du Nauzetek defendatutako ate aurrean abagune argirik sortu. Osasuna sendo mantendu da defentsako lanean eta erasoan ezer gutxi egin duen arren, ez du estuasunik pasa lehen 45 minutuetan. Merinok buruz egin duen errematea izan da gorritxoek eduki duten abagune onena.
Bigarren zatiari ondo ekin dio Osasunak. Girona baino hobeto zelairatu da Montiliviko berdegunera eta 48. minutuan 0-1ekoa sartu du talde gorritxoak. Kenan Kodro izan da golegilea. Osasunako aurrelariak Manuel Sanchezen pasea jaso eta Becerra atezaina gainditu du. Golarekin maldan behera jarri zaio partida Osasunari, baina Gironaren erantzuna 62. minutuan etorri da; Sobrinoren jaurtiketa, ordea, gurutzatuegi kanpora joan da. Partidako azken 25 minutuetan Gironak erasora jo du bi gol behar zituelako luzapena behartzeko eta 78. minutuan Lekicek langara bidali du errematea. Hurrengo jokaldian Gironak gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du talde kataluniarraren gola, errematatzailea jokoz kanpo egon delako. Azken minutuetan Gironak ez du abagune argirik sortu, baina urduritasuna nabarmena izan da. Epaileak Enrique Martin Monreal entrenatzailea egotzi du 86. minutuan eta hurrengo minutuan Lejeune Gironako jokalaria ere egotzia izan da. Osasunak ondo eutsi die aurkariaren erasoei, garaipenak ez dio ihes egin eta Lehen Mailara igo da.
Fitxa teknikoa:
0 - Girona FC: Isaac Becerra; Aday (Javi Alamo, min.70), Kiko Olivas, Richy (Lekic, min.74), Lejeune, Clerc; Pere Pons, Granell, Borja García; Cristian Herrera (Mata, min.70) eta Sobrino.
1 - Osasuna: Nauzet Perez; Oier, Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Javi Flaño; Roberto Torres (Mino, min.72), Manuel Sanchez, Merino; De las Cuevas (Maikel Mesa, min.57) eta Kodro (Unai Garcia, min.75).
Gola: 0-1, m.48: Kodro.
Epailea: Francisco M. Arias Lopez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.