Osasuna auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Archanco kartzelatik irten da

Epaileak ezarri zion 500.000 euroko fidantza ordaindu du Osasunako presidente ohiak. Cristina Valencia eta Alberto Noya ere inputatu ditu Otamendik.
Archancoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Miguel Archanco Osasunako presidente ohia Iruñeko kartzelatik irten da, 20:07an. Gaur arratsaldean Fermin Otamendi Iruñeko 2. zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak ezarri zion 500.000 euroko fidantza ordaindu du. Kanpoan senideak izan ditu zain.

Otamendi Osasunaren diru kutxatik iaz atera zituzten 2,4 milioi euroak zertarako erabili zituzten eta balizko futbol partiden salerosketa ikertzen ari da. Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohiari baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri zion larunbatean.

Cristina Valencia eta Alberto Noya, inputatuta

Kataluniako eraikuntza-enpresa bateko ordezkariak dira Cristina Valencia eta Alberto Noya eta epaileak biak inputatzea erabaki du deklarazioa hartu eta gero.

2013ko ekainaren 1ean 900.000 bat euro ordaindu zizkioten Cristina Valenciari. Operazio berdinean ustez Alberto Noyak parte hartu zuen, Osasunak duela egun batzuk aurkeztutako salaketa judizialaren arabera.

Terrassa futbol-taldearen zuzendaritza hartu behar zuen Valentziak hilabete honetan; izan ere, Peraltarekin batera taldea erostea aurreikusita zuen, baina operazioa bertan behera utzi du ikerketa judizialak.

Eraikuntza-enpresako bi ordezkariek epailearen aurrean deklaratu dute arratsaldean. Magistratuak aske utzi ditu, baina inputaturik, eta hilabetean behin epaitegietan agertu beharko dira.

 

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X