1-2 Las Palmasi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Liderraren etxean irabazi du Osasunak

Bigarren zatian markagailuari buelta eman dio Jan Urbanen taldeak, bi gol sartuta.
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Osasunak garrantzi handiko garaipena lortu du, bigarrena jarraian, Las Palmasi 1-2 irabazita. Ez da neurketa erraza izan, baina liderra gainditu dute.

Etxeko taldea izan da nagusi hasierako minutuetan, baina gorritxoak pixkanaka-pixkanaka surpertu dira eta neurketa parekatu egin da. Las Palmasek 36. minutuan estreinatu du markagailua, Momok egindako golarekin. Erdilariak kornerretik gainditu du Santamaria atezaina. Gol ederra izan da.

Bigarren zatian markagailuari buelta eman dio Osasunak bi gol sartuta. 60.ean berdinketarena egin du Ninok Cedricken pasea baliatuta, eta zortzi minutu geroago nafarren bigarrena sartu du Mikel Merinok (1-2). Korner batean, Casto atezaina gainditu du jokalariak, buruz.

Amaierara heltzeko hamabost minuturen faltan, hamarrekin geratu da Osasuna Miguel Flañori bigarren txartel horia erakutsi baitio epaileak. Etxekoek ez dute amore eman, baina Urbanenek ondo defendatu dute.

Fitxa teknikoa:

1. UD Las Palmas: Casto; David Simón, David Garcia (Vicente Gomez, 79'), Aythami Artiles, Christian Fernandez; Hernan, Javi Castellano, Momo (Roque, 67'); Nauzet Aleman, Asdrubal eta Culio (Guzman, 64').

2. CA Osasuna: Santamaria; Sisi, David Garcia, Miguel Flaño, Cadamuro; Loe, Merino (Kenan Kodro, 74'); Cedrick (Olavide, 66'), De las Cuevas (Echaide, 79'), Roberto Torres; eta Nino.

Golak:

1-0, 36': Momo;

1-1, 60': Nino;

1-2, 69': Merino.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X