Eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak gaur erabakiko du presidente berria Sabaltza izango ote den

Inpugnazioak jarri zituzten hiru bazkideen iritziz, Sabaltzaren hautagaitzan dagoen Eva Blancok ez ditu baldintzak betetzen zuzendaritza batzordeko kide bihurtzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Osasunak gaur erabakiko du presidente berria Sabaltza izango ote den

Osasunako hauteskunde batzordea gaur arratsaldeko zazpietan bilduko da, hiru bazkideek Luis Sabaltzaren hautagaitzaren aurka jarritako inpugnazioak aztertu eta erabakia hartzeko.

Inpugnazioak aintzat hartuz gero, Osasunak presidenterik gabe jarraituko du oraingoz, eta baztertzen baldin baditu berriz, gaur gauean bertan, Luis Sabaltza Osasunako presidente izendatuko dute.

Inpugnazioak jarri zituzten hiru bazkideen iritziz, Sabaltzaren hautagaitzan dagoen Eva Blancok ez ditu baldintzak betetzen zuzendaritza batzordeko kide bihurtzeko, ez duelako gutxienez urtebeteko antzinatasuna Osasunako bazkide bezala. Halakoetan bazkide den enpresa baten ordezkari gisa aurkeztea ere badago, hala egin du Blancok. Baina inpugnazioa aurkeztu duten bazkideen esanetan, Blancok orain arte ez du inolako loturarik izan enpresa horrekin eta beraz, lege iruzurra egin du.

Bazkideetako batek,Txema Garridok, aurreratu du jada, hauteskunde batzordeak bere inpugnazioa aintzat hartzen ez badu, epaitegietara joko duela. Inpugnazioak onartzen ez badituzte, Luis Sabaltza gaur gauean bertan bihurtuko da Osasunako presidente eta bera eta bere taldea bihar hasiko dira lanean.

ko dira lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X