FITXAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita

Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.

Maria-Carvajal-Eibar

Maria Carvajal erdilaria, Ipuruan. Irudia: SD Eibar

Eibarrek Maria Carvajal ekarri du bere zelai erdia indartzeko. Juventusek utzitako jokalaria da, eta armagin elastikoa defendatuko du 2027ra arte.

Talde armaginak ohar batean azaldu duenez, 2008an Corteganan (Huelva) jaiotako jokalaria etorkizun handiko erdilaria da, baloiarekin duen trebeziagatik, jokaldiak lotzen duen gaitasunagatik eta lehiakortasunagatik nabarmentzen dena.

15 urterekin Lehen Mailan debuta egin zuen Sporting Huelvarekin, maila gorenean lehen urratsak emanez. Ondoren, Italiako Juvetusek fitxatu zuen.

Espainiako selekzioan ohikoa, jokalari armagin berria nazioarteko hainbat deialditan parte hartu du, eta 17 urtez azpiko azken Munduko Txapelketan egon zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X