Fran Garagarza izango da Espanyol taldeko kirol zuzendaria
Fran Garagarza akordio batera iritsi da Espanyolekin talde kataluniarraren kirol zuzendari berria izateko, Espanyolek berak aditzera emandakoaren arabera. Garagarzak lau denboralditarako kontratua sinatuko du.
Azken aldian, gipuzkoarrak kirol aholkulari lanak egin ditu Julen Lopeteguitrentzat Wolverhampton Wanderers talde ingelesean, baina britainiarrarekin zuen lan konpromisoa eten du. Aurretik , hamar urte eman zituen Eibarreko kirol zuzendari gisa.
57 urteko mutrikuarraren fitxaketak Chen Yansheng Espanyoleko presidentearen oniritzia du. Garagarzak Domingo Catoiraren lekua beteko du, Catoirak duela bi aste utzi zuen kluba.
Gipuzkoarrak lan zaila izango du 2023-24 denboraldiari begira. Kirol-zuzendari berriak Lehen Mailara lehenbilehen itzultzeko taldea osatu beharko du, azken denboraldian oinarrizkoak izan diren jokalarien balizko irteerari aurre eginez.