Garaipenak ihes egin dio Eibarri, azken minutuetan (3-3)
Eibarrek poltsikoan zuen garaipenari ihes egiten utzi dio Mirandesen aurka Anduvan 3-3 eginda, LaLiga Smartbankeko 6. jardunaldiko partidan.
Etxeko taldea 7. minutuan aurreratu da Simon Morenok egindako golari esker, baina armaginek berehala eman diote buelta markagailuari, 3 minututan: Stoichkovek banakoa egin du 33 minutuan eta Corpasek 1-2koa, penaltiz, 36.ean.
Bigarren zatian, Garitanoren taldeak markagailuko aldea handitu du Edu Expositok 52. minutuan egindako golari esker. Baina Eibarrek dena alde izan duenean suspertu da Mirandes. 2-3koa Iñigo Vicentek egin du penaltiz 72. minutuan, eta 3 eta 3koa Bruguek, 90.ean.
Fitxa teknikoa
3 - Mirandes: Lizoain, Iago López (Brugué 82. min), Capellini, Arroyo, Letic, Gelabert (Hassan 62. min), Oriol Rey, Rementeria (Marqués 73. min), Simón Moreno, Iñigo Vicente eta Camello (Riquelme 73. min).
3 - Eibar: Cantero, Rober Correa (Gaulder 73. min), Burgos, Venancio, Álvaro Tejero, Sergio Álvarez, Javi Muñoz, Corpas (Franchu 83. min), Edu Exposito (Sielva 73. min), Molina eta Leschuk.
Golak: 1-0 7. min: Simón Moreno. 1-1 33. min: Stoichkov. 1-2 36. min: Corpas (p). 1-3 52. min: Edu Expósito. 2-3 72. min: Iñigo Vicente (p). 3-3 90. min: Brugué.