Pablo Hervias bost eta sei hilabete artean egongo da zelaietatik at
Pablo Herviasi ebakuntza egin beharko diote, jokalariari egindako osasun-azterketek baieztatu egin baitute hautsita daukala ezker belauneko barneko alboko lotailua.
Erasoko hegaleko errioxarra Valladoliden ari zen jokatzen neguko merkatutik, Eibarrek utzita. Otsailaren 8an, Vila-realen aurka jokatutako neurketan, min hartu zuen kolpe baten ondorioz.
Tratamendu kontserbadorea ezarri zitzaion, eta astebete eman zuen gainerako taldekideengandik bereiz. Gerora, tratamendu horri ondo erantzuten ziola ikusita, talde guztiarekin batera lan egitera itzuli zen, baita deialdietan sartzera ere.
Aitzitik, astelehen honetako lan-saioan areagotu egin zitzaizkion minak. Horren aurrean, jokalariak ebakuntza egitea erabaki du lesioa sendatzeko, Eibarren eta Valladoliden oniritziarekin.
Datorren astean egingo diote ebakuntza, eta bost eta sei hilabete artean eman beharko du zelaietatik kanpo.
Zure interesekoa izan daiteke
Rocio Candal: “Uste dut taldeak oso ondo amaitu duela denboraldia”
Eibarren Emakumezkoen Futboleko Arloko arduradunak, asteazkenean, amaitu berri den denboraldiaren gaineko balorazioa eman du. Candalek nabarmendu du klubaren asmoa dela proiektuari “jarraipena” ematea, hartzen ari den erabakiak eta dituen planak kontuan izanik.
Arene Altonaga, Eibarri agur esan ondoren: “Asko disfrutatu dut, eta oso zorte ona izan dut"
"Orangoz, ez dakit zer egingo dudan familiaz eta udaz gozatzeko", adierazi du Leioako jokalariak. Bizkaitarrak onartu du ama izateak pisu handia izan duela Eibar uzteko erabakian.
Cesar Palacios: “Datorren denboraldiari pazientziaz eta egonkortasunez ekitea oso garrantzitsua dela uste dut”
Cesar Palacios Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du denboraldiaren eta taldearen etorkizunaren balantzea egiteko. Adierazpenak, gaztelaniaz.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.
Beñat San Josek Eibarren jarraituko du 2027ra arte
Talde armaginaren 60 partida zuzendu ditu 2025eko otsailean iritsi zenetik, 27 garaipen lortuta.
Astralagak, Iribarrenek, Facilak eta Morenok amaitu dute euren Eibarreko etapa
Eunate Astralagak, Amaia Iribarrenek, Garazi Facilak eta Emma Morenok amaitu dute euren lagapena, eta euren taldeetara itzuliko dira denboraldia amaitzean.
Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.
Patri Ojeda, Marta Lopez de Guereñu, Laura Camino, Iara Lacosta eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko
Talde armaginak bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Iñaki Goikoetxeak Eibar entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian
Talde armaginak F Ligan jarraitzea lortu du, eta, ondorioz, laugarren denboraldia egingo du maila gorenean.
Anaitz Arbilla: “Triste gaude, baina oso harro nago talde honekin"
Anaitz Arbilla SD Eibarren jokalariaren adierazpenak dira, Castelloren aurka 2-1 galdu ostean. Emaitzak igotzeko play-offa jokatzeko aukerarik gabe utzi du talde armagina. (Adierazpenak, gaztelaniaz)