Eibar-Alaves: igoera eta jaitsiera jokoan, Ipuruan
Eibarrek eta Alavesek derbia jokatuko dute gaur Ipuruan (20:15ean, zuzenean), oso helburu ezberdinak dituztela: armaginek lehen mailara igotzea dute buruan; arabarrek, berriz, jaitsiera saihestea.
Gipuzkoarrek 64 puntu dituzte, eta Coruñako Deportivo bakarrik dute aurretik sailkapenean, 66 punturekin. Jaitsiera igandean bertan ziurta dezakete, Alavesi irabazi eta Las Palmasek (60 puntu) eta Murtziak (58 puntu) irabazten ez badute.
Eibartarrek bost puntu atera behar dituzte geratzen zaizkien hiru partidetan (Alavesen, Lugoren eta Numantziaren aurka). Baina hiru puntu lortuta nahikoa izango lukete, Las Palmasek eta Murtziak geratzen zaizkien hiru partidak irabazten ez badituzte.
Alaves, bestalde, sailkapeneko zuloan da. 45 puntu dituzte arabarrek, eta salbazioa puntu bakar batera dago. Azken 18 puntuetatik 11 lortu dituzte, eta horri esker mailari eusteko itxaropenari eusten diote.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Albentosa, Raúl Navas, Yuri; Diego Rivas, Dani García; Capa, Arruabarrena, Jota Peleteiro; Mainz edo Morales.
Alaves: Crespo; Óscar Rubio, Samuel, Jarosik, Raúl García; Guzmán, Beobide, Manu García, Ion Vélez edo Toti; Emilio, Viguera.
Epailea: David Medié Jiménez (kataluniarra)
Estadioa: Ipurua
Ordua: 20.15.