Athletic Club
2025/11/08 - 16:00
Valverde: ''Oviedori irabazteko beharra daukagu, bolada txarrari amaiera emateko''
Ligako azken bi partidak galdu ostean, Ernesto Valverdek onartu du Athleticek garaipena lehenbailehen lortzeko beharra daukala, bolada txarra eteteko, eta, ildo horretan, Oviedoren aurkako neurketa "inflexio-puntua" izango dela espero du.
2025/11/06 - 13:00
Unai Gomez: ''Partida hasieran ondo egon gara, baina euren golak min handia egin digu''
Athleticeko jokalariak uste du norgehiagokari buelta emateko "zerbait falta" izan zaiela. Nahiz eta sailkapena asko zaildu, zuri-gorriek amorerik ez dutela emango esan du bermeotarrak. Lehoiek 2-0 galdu dute Newcastle taldearen aurka, Txapeldunen Ligan.
2025/11/06 - 00:26
Athleticek galdu egin du Newcastleren aurka St James' Parken, falta ziren jokalarien hutsunea sumatu da (2-0)
Zuri-gorriak defentsan eta geldikako jokaldietan egindako hanka-sartzeek eraman dituzte zulora. Horrela, defentsan egindako bi akatsek talde zuri-gorria punturik gabe utzi dute. Dan Burnek eta Joelintonek buruz sartu dituzte bi golak.
2025/11/05 - 15:40
Athleticzaleak itxaropentsu, Newcastle Uniteden aurkako partidaren atarian
Ingalaterrara bidaia egin duten athleticzaleak pozik eta gogotsu daude, taldeak emaitza ona lortzeko itxaropenarekin.
2025/11/04 - 21:41
Valverde: ''Newcastle oso talde indartsua da, baina kontzentrazio eta prestaketa kontua da''
Athleticek Newcastleren aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldian. Jesus Aresok eta Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman dute, eta taldearen egoerari eta partidari buruz aritu dira.
2025/11/04 - 17:08
Nico, Sancet eta Yuri ere baja izango dira, eta Athletic justu dabil Newcastleri aurre egiteko
Athletic Clubek Txapeldunen Ligako konpromisoari aurre egingo dio Newcastle Uniteden aurka. Ezagunak diren baja ugariei Nico Williams, Oihan Sancet eta Yuri Berchiche ere gehitu behar zaizkie, Ernesto Valverderen eskeman funtsezkoak diren hiru pieza.
2025/11/02 - 15:45
Athletic, nahi eta ezin (0-0)
Athleticek hutsean berdindu du Logroñoren aurka Lezaman jokatu duen partida. Liga hasi zenetik talde zuri-gorriak ez du garaipenik lortu, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago.
2025/11/01 - 22:09
Gorosabel: ''Emaitza gogorra da guretzat''
Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Realaren aurkako derbian jasotako porrotaz (3-2) hitz egin du.
2025/10/31 - 18:11
Valverde: ''Derbietan karga emozional handia dago, eta horrekin jokatzen jakin behar da''
Athleticeko entrenatzaileak larunbat honetan, EA Sports Ligako 11. jardunaldian, Realaren aurka Anoetan jokatuko duten derbiaz hitz egin du.
2025/10/31 - 14:47
Athleticek San Mames eskaini du 2028an emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartzeko
Bestalde, 2029ko gizonezkoen Txapeldunen Ligako finala Spotify Camp Noun jokatzea nahi du Bartzelonak. UEFAk 2026ko irailean iragarriko ditu finaletarako egoitzak.
2025/10/30 - 23:27
Athleticeko bazkideek gehiengoarekin babestu dituzte Uriartek aurkeztutako kontuak eta 2025-26rako aurrekontua
Athletic Clubeko Batzar Nagusiak Jon Uriarteren kudeaketa eta Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako kontuak onartu ditu gehiengoaren babesarekin, denboraldi berrirako ia 186 milioi euroko aurrekontua barne.
2025/10/30 - 14:56
Maroan Sannadik lesioa du eskuin belaunean, eta ebakuntza egingo diote astelehenean, azaroaren 3an
Athleticeko aurrelariak 2025-2026 denboraldia hasi zenetik izan du mina belaunean, bereziki, Bilboko klubak zehaztu duenez, "bilakaera luzeko menisko afekzio baten ondorioz". Tratamendu kontserbadorea izan du, baina belaunaren egoerak "okerrera egin du".
2025/10/29 - 21:02
EA Sports Ligako Athletic-Real Madril partida abenduaren 3ra aurreratu dute, Superkopagatik
Partida Txapelketako 19. jardunaldiari dagokio, eta hori urtarrilaren 9tik 11ra bitartean jokatuko da; Bartzelona-Atletico Madril eta Athletic-Real Madril partidak aurreratu dituzte, abenduaren 2ra eta 3ra, hurrenez hurren.
2025/10/26 - 13:40
Aymeric Laporte ere baja da Athleticeko defentsan Lekuerekin batera
Athleticek ezustean iragarri du erdiko atzelariaren baja, ezkerreko orkatilan bihurdura duela zehaztuta.
2025/10/25 - 23:10
Mikel Vesga: ''Ezin izan diogu jokoari abiadura eman, eta ez gara eroso ibili''
Athleticek 0-1 galdu du etxean, San Mamesen, EA Sports Ligako 10. jardunaldian jokatutako partida.
2025/10/25 - 22:38
Athleticek galdu egin du Getaferen aurka, partida oso kaskarra eginda (0-1)
Mayoralek sartu du partidako gol bakarra, lehoien partida gris batean.
2025/10/24 - 21:31
Iñaki Williamsen giharretako lesioa larria da, eta ez da iritsiko Realaren aurkako derbira
Iñakik "lesio muskular larria du eskuin hankako aduktore luzean, tendoietako afekzioarekin".
2025/10/24 - 20:00
Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari historikoa zendu da
Futbolari bizkaitarrak 308 partida ofizial jokatu zituen Bilboko taldean, 1960tik 1972ra bitartean, eta 69 gol sartu; 1969ko Kopa irabazi zuen, eta entrenatzaile ere izan zen, euskal klubaren harrobian. 85 urte zituela hil da.
2025/10/24 - 19:56
Valverde: ''Azken urteetan ez diogu irabazi etxean''
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 10. jardunaldian, San Mamesen, Getaferen aurka jokatuko duten partidaz aritu da.
2025/10/23 - 13:51
Iñaki Williamsek giharretako lesioa du, eta baja izango da zenbait partidatan
Qarabagen aurkako partidaren 38. minutuan ordezkatu behar izan zuten Williams; Berenger zelairatu zen haren lekuan.