Athletic Club
Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)
Talde zuri-gorriak borondatea jarri du, baina Xabi Alonsok zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da neurketa osoan zehar.
Athleticek etxetik kanpo irabazi du hiru hilabete geroago, Levanteren kontura (0-2)
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''
Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.
Patri Zugastik tratamendu kontserbatzailea hasi du ezkerreko belaunean
Athleticeko aurrelaria baja izanen da "zehaztu gabeko denboraz", talde bizkaitarrak jakinarazi duenez.
Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)
Valverde: ''Puntuak lortzeko nolabaiteko presioa dugu''
Athleticeko entrenatzaileak Levanteren aurka jokatuko duten EA Ligako 14. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Gola sartzeko arazo handiak dituen Athleticek nahikoa ez den berdinketa erdietsi du Slavia Pragaren aurka
Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau abagune argi zapuztu ditu. Bigarren zatian Slavia taldeko atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea ia jarraian.
Pragara joandako Athleticen zaleak gogotsu, gaurko partidari begira
Athleticek Slavia Praga txekiar ligako liderrari egingo dio bisita astearte honetan, Txapeldunen Ligako kanporaketen faserako sailkatzeko aukerak eta ilusioa mantentzeko garaipenaren bila. Hara joandako zaleak elkarrizketatu dituzte bideo honetan.