Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Laporte minduta, San Mameseko berdegunean. iragan larunbatean Atletico Madrilen aurkako partidan lesioa izan ondoren. Argazkia: Europa Press
Aymeric Laporte Athleticeko jokalariari egin dizkioten azterketa medikoek agerian utzi dute joan den larunbatean Atletico Madrilen aurka atzelariak izan zuen giharretako lesioa "larria" dela eta, beraz, 2026ra arte ez duela berriro jokatuko.
Bilboko klubak argitaratutako ohar batek zehaztu duenez, futbolariak "lesio muskular larria du ezker hankako bizeps femoralean". Laportek "sendatze prozesua hasi du eta proba osagarrien zain dago", Athleticek jakinarazi duenez.
Diagnostiko honekin, atzelariak urtea amaitzeko Ernesto Valverderen taldeari geratzen zaizkion lau norgehiagokak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Athleticek 2026an jokatuko dituen lehen neurketak hauek dira: urtarrilaren 3an Ligan Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen euskal derbia eta Espainiako Superkopako finalerdia, 7an Yedan, FC Bartzelonaren kontra.
Horrela, Ernesto Valverdek Aitor Paredes eta Dani Vivian lehen taldeko bi atzelariak soilik izango ditu bere esanetara, Unai Eguiluz min hartuta eta Yeray Alvarez zigortuta baitago.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek Patricia Zugasti berritu du 2026-2027 denboraldirako
2023ko udan ailegatu zen Lezamara Riezuko aurrelaria, CA Osasunatik.
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Iñaki Williams, Munduko Txapelketarako, Ghanaren deialdian
Horrenbestez, lau izango dira Munduko Txapelketan parte hartuko duten jokalari zuri-gorriak.
Athleticek iragarri du Nerea Nevadok, Maite Zubietak eta Marta Sanadrik ez dutela taldean jarraituko
Nevadok eta Zubietak klub zuri-gorriarekin berritzeko aukera zuten, eta ez dute onartu; Sanadrik ere, 2025-2026 denboraldian Alavesen utzita jokatu ostean, ez du Bizkaiko taldean jarraituko.
Athleticek Alhama jipoituz itxi du liga (4-1)
Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Alhamari Lezaman jokatu den F Moeve Ligako azken jardunaldiko partida. Daniela Agotek, Ane Camposek (2) eta Jone Amezagak egindako golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta denboraldiari zapore onarekin agur esan diote.