Athleticek Patricia Zugasti berritu du 2026-2027 denboraldirako
2023ko udan ailegatu zen Lezamara Riezuko aurrelaria, CA Osasunatik.
Athleticek Patricia Zugasti berritu du 2026-2027 denboraldirako, talde bizkaitarrak bere web orrialdean jakinarazi duen bezala. 2023ko udan ailegatu zen Lezamara Riezuko aurrelaria, CA Osasunatik.
Jokalari nafarrak Athleticen emanen duen hirugarren denboraldia izanen da hau, orain arte, 48 partida ofizial jokatu ditu Zugastik, eta horietan zazpi gol sartu ditu. Abenduan zelaietatik urrundu behar izan zen lau hilabetez, ezkerreko belaunean jasan zuen lesio baten ondorioz.
Athleticen jarraitzeagatik pozik dagoela erakutsi du jokalariak. “Oso pozik nago, harro egoteko modukoa da kamiseta hau janzten jarraitzea. Asko eskertzen diot Klubari konfiantza eta belar gainean erakutsi ahal izatea espero dut. Asko ikasi dut hemen Athleticen eta gogo handia dut horrela jarraitzeko”.