Gola sartzeko arazo handiak dituen Athleticek nahikoa ez den berdinketa erdietsi du Slavia Pragaren aurka
Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau abagune argi zapuztu ditu. Bigarren zatian Slavia taldeko atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea ia jarraian.
Jindrich Stanek Slavia Pragako atezaina, Robert Navarroren burukada gelditzen. Argazkia: EFE
Athleticek golik gabe berdindu du Slavia Pragan, Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldian, eta nahikoa ez den puntu bat lortu du Fortuna Arenan. Talde bizkaitarrak gola egiteko aukera dezente izan ditu, baina ez du beste behin ere asmatu.
Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau gol aukera argi ezer ezean utzi ditu, horietako lehena Oihan Sancetek izan du seigarren minutuan.
Nafarrak penalti puntuan Gorka Guruzetaren erdiraketa bat errematatu du, baina Staneken gorputzean jo du baloia. Bost minutu geroago, 11.ean, area ertzetik saiatu da, baina jaurtiketa langa gainetik joan zaio.
Bigarren zatian Slaviako atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea, ia jarraian, Navarroren (50. min), Sanceten (52. min) eta Navarroren (53. min) erremateak geldituz.
Aitor Paredes atzelari zuri-gorria ez da Athleticek eta PSGk San Mamesen jokatuko duten Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko partidan izango, Arrigorriagako jokalariak hirugarren txartel horia ikusi baitu gaurko neurketan.
- Fitxa teknikoa:
0 - Slavia Praga: Stanek; Moses, Chaloupek, Zima; Doudera (Holes, 55. min), Sadilek, Zafeiris (Chytil, 79. min), Mbodji (Boril, 55. min); Provod, Chory eta Sanyang (Kusej, 55. min).
0 - Athletic Club: Unai Simon; Areso (Lekue, 79. min), Vivian, Paredes, Adama; Galarreta (Jauregizar, 59. min).
Epailea: Donatas Rumsas (Lituania). Txartel horiak atera dizkie Provodi (15.min), Choryri (15.min), Trpisovsky entrenatzaileari(41.min), Guruzetari (19.min), Galarretari (48+.min), Valverderi (60.min) eta Paredesi (85.min).
Fortuna Arenan jokatutako Txapeldunen Ligako Faseko bosgarren jardunaldiko partida, 20.000 ikusle ingururen aurrean, horien artean Athleticeko mila zale baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.