Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta
Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, astelehenean, ekainaren 30ean, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta, Athleticek berak iragarri duenez. Aurrelari urnietarrak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, 61 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta hamabi gol sartu.
Nahikari, 28 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Athleticera, Real Madriletik. Aurretik, hainbat denboraldi eman zituen Realean; izan ere, talde txuri-urdinean estreinatu zen maila gorenean.
Aurrelari gipuzkoarra kontuan izanik, Athleticek baieztatuta du bost jokalarik ez dutela taldean jarraituko; hain zuzen, Marta Unzue, Mariana Cerro, Itsaso Miranda eta Paula Arana. Astelehen honetan bertan, ordea, Bizkaiko klubak iragarri du Ane Campos aurrelaria fitxatu duela, Eibarretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du