UEFAk Athletic zigortu du isun ekonomikoarekin eta kanpoko partidetarako sarrerak saltzeko debekuarekin
UEFAk 30.000 euroko isuna ezarri dio Athletici Europa Ligako Erromaren kontrako neurketan Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan gertatutako istiluengatik. Horrez gain, hurrengo bi urteetako Europako beste neurketaren baten istiluak errepikatzekotan, klubak debekatuta izango luke kanpoko neurketetarako sarrerak saltzea zaleei.
Zigorra Erromako Estadio Olinpikoan izandako istiluen ondorioa da. Harmailetatik, Athleticen zaleen gunetik, bengalak piztu ziren, eta, objektuak eta bengalak jaurti ziren. Itxura batean, liskar gehiago egon ezean, kanpoko partidetarako sarrerak saltzeko debekua ez da indarrean sartuko.
Bestalde, klubak dagokion informazio guztia duenean, publiko egingo ditu istilu horietan identifikatutako pertsonen aurka hartuko dituen neurriak, eta, era berean, dagozkion legezko ekintzak gauzatuko ditu isunaren zenbatekoa erantzuleei jasanarazteko.