Eunate Arraizak Athletic utziko du
Eunate Arraizakek Athletic utziko duela jakinarazi du astearte honetan, 12 denboraldiren ostean. Lagunak taldetik heldu zen Lezamara 2012an. 20 urte zituela egin zuen debuta, Juanlu Fuentesen aginduetara. Orduz gero, 311 norgehiagokatan zelairatu denez, gehien jokatu duten jokalari zuri-gorrien rankingean zazpigarren tokian dago.
2015-2016 denboraldian, Liga irabazi zuen futbolari nafarrak, Joseba Aguirrek entrenatzen zuen taldearekin. 2017an, Txapeldunen Ligako kanporaketan ere hartu zuen parte, Fortuna Hjorringen kontra. Urte berean, Espainiako Selekzioarekin debuta egin zuen partida ofizial batean, Israelen aurrean.
Umea zela, entzumen-desgaitasun gogorra atzeman zioten. Logopediari esker, lehoiak hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi zuen. #EqualGame lelopean, UEFAk saritu egin zuen 2018an, "futbolak inklusioa, irisgarritasuna eta aniztasuna ahalbidetzen dituela erakusten duen eredu izateagatik". Eunateren borroka eredugarria izan da Athleticen, gortasunak ez diolako futbolera jokatzea eragotzi. Joan den martxoan, Munduko Txapelketa irabazi zuen gorrentzako areto-futbolean.
Igande honetan, ekainak 16 (17:00etan), San Mamesen, athleticzaleek maitasuna eta miresmena erakutsi ahal izango diote jokalari historiko honi. Athleticek etapa honetan "erakutsitako ahalegina eta profesionaltasuna" eskertu diote Agirreri, etorkizunean zorte ona opatzeaz gain.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.
Edin Terzicen Athletic berriak ilusioa berpiztu du zale zuri-gorrien artean: “Proiektu oso ona da”
Bilboko taldeak, ostegunean, Lezaman, zaleen aurrean egin du entrenamendua; 500 bat izan dira bertan. Edin Terzic entrenatzaile berriak utzitako lehen sentsazioak onak dira, EITBk egin dituen elkarrizketetan ikusten denez.