Itxaso Uriartek kontratua berritu du Athleticekin beste denboraldi baterako
Itxaso Uriartek Athleticen jarraituko du datorren denboraldian, kontratua urtebeterako luzatu ostean. Gainera, helburuen arabera, beste bat luzatzeko aukera dago. Gasteizko erdilariak 25 partida jokatu ditu sasoi honetan, 18 titular gisa. Guztira, 79 neurketa ofizialetan hartu du parte 2021eko udan iritsi zenetik.
Uriarte ezinbesteko pieza izan zen David Aznarrentzat denboraldi hasieran, apirilean ebakuntza egin zioten arte, eskuin belaunean meniskopatia zuelako. Datorren denboraldirako prest egongo da. Gasteizko Aurreran hezi zen Itxaso; ondoren, Realean hamarkada batez jokatu eta gero, Athleticek fitxatu zuen 2021ean.
Jon Uriarte, Athleticeko presidentea, eta Xabi Arrieta, Emakumezkoen Futboleko kirol zuzendaria, Ibaigane Jauregian egindako ekitaldian izan dira. Itxaso pozik agertu da Klub zuri-gorrian bere ibilbidea luzatu ahal izateagatik: "Sentsazio oso onak izan ditut berdegunean, gero eta minutu gehiagorekin eta protagonismo handiagoarekin. Jokalari hobea sentitzen naiz".
Zure interesekoa izan daiteke
Camposek 92. minutuan sartutako golak puntu bat berreskuratu du Athleticentzat Real Madrilen aurka (1-1)
Gerenabarrena: “Aukerak ez ditugu aprobetxatu, ez ditugu oso sentsazio onak”
Terzic: “Emozio handiko derbia izango da”
Jean-Luc Ettorik jasoko du Athleticen 2026ko One Club Man saria
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du