Athleticek irabazi egin dio Almeriari (1-2) eta Europarako postuetara hurbildu da
Athleticek garaipena bereganatu du Almeriaren aurka (1-2) larunbat honetan, apirilaren 22an, jokatutako Santander Ligako 30. jardunaldiko partidan. Ondorioz, zuri-gorriak Europarako postuetara hurbildu dira, 46 puntu bilduta.
Zuri-gorriek hirugarren partida jarraian irabazita, sailkapenean seigarren den Vila-realek (47 puntu) Athleticek baino puntu bat gehiago du, nahiz eta Castellokoek astelehenean jokatu behar duten jardunaldi honetako partida Sevillaren kontra. Bestalde, bosgarren postuan dagoen Betisek (48 puntu) bi puntu besterik ez dizkio ateratzen Bizkaiko taldeari.
Almeriak izan du baloi-jabetza hasieran, eta arriskua eraman du Athleticek babestutako ate ingurura; hala ere, Andaluziako taldeak ez du abagune argirik eduki. Talde zuri-gorria atzean sartuta egon da, baina aurkariaren atera gerturatu den lehen aldian gola sartzea lortu du: jokaldi ona egin du ezker hegaletik Nico Williamsek, area barruan sartu da, eta 0-1ekoa jarri du markagailuan Fernando atezaina gaindituta.
Athleticek gola sartu ostean, nagusi izan da Bilboko taldea. Iñaki Williams gola sartzetik gertu egon da 14. minutuan, nahiz eta baloia kanpora joan den langaren gainetik. Hamar minutu beranduago beste abagune bat izan du Athleticek; Sancet, ordea, ez da gai izan Almeriaren atea zulatzeko.
Etxeko taldearen erantzuna 28. minutuan iritsi da: Robertonek jaurtiketa egin du area kanpotik eta baloia kanpora joan da oso gutxigatik. Ondoren, bi taldeek huts asko egin dituzte paseak ematerakoan, bietako batek ere ez du eduki gola sartzeko aukerarik, eta neurketa Athleticen aldeko gol bateko abantailarekin heldu da atsedenaldira.
Bigarren zatiari ekiteko Ernesto Valverde entrenatzaileak Berenguer sartu du Iñaki Williamsen ordez. Erasokor zelairatu da Bilboko taldea atsedenaldiaren ostean. Hala, neurketako 49. minutuan Iñigo Martinezen erremateak zutoina jo du, eta, 56.ean, Oscar De Marcosek gola sartu du (0-2) Athleticentzat: Sancetek pasea eman, eta De Marcosek Almeriaren atea zulatu du area barrutik egindako jaurtiketarekin.
Ernesto Valverdek zuzendutako taldearen bigarren golak min eman dio Almeriari. Athletic, aldiz, indartu egin du. Apurka-apurka, Bilboko taldearen nagusitasuna gero eta nabarmenagoa izan da. Berenguerrek neurketa erabakita uzteko aukera izan du 63. minutuan, baina kanpora bota du jaurtiketa. Zarragak ere abagune argia alferrik galdu du lau minutu beranduago, atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean. Gainera, Sancetek ere ez du asmatu 70. minutuan, errematea gora joan baitzaio langaren gainetik.
Gehiegi barkatu du Athleticek bigarren zatian, bizirik utzi du aurkaria, eta, etxeko taldeari ondo eutsi dion arren, Almeriak desabantaila murriztu du luzapenean; Centellesek gol ikusgarria sartu du (1-2) boleaz errematea egin eta Unai Simon gaindituta.
Almeriaren gola gutxien espero zenean iritsi da, eta sufritzea egokitu zaio Athletici. Azken bi minutuetan erasora jo du itsu-itsuan etxeko taldeak, baina defentsan lan ona egin du Athleticek, eta garaipenak ez dio ihes egin.
Fitxa teknikoa:
1 - Almeria: Fernando; Chumi, Ely, Babic (Pozo, 72. min), Centelles; Samu Costa, Robertone, Puigmal (Embarba, 55. min), Melero (Portillo, 63. min), Baptistao (Lazaro, 63. min); eta Luis Suarez (Dyego Sousa, 72. min).
2 - Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Vesga, Ander Herrera (Zarraga, 61. min); Iñaki Williams (Berenguer, 46. min), Sancet (Vencedor, 80. min), Nico Williams (Raul Garcia, 80. min); eta Guruzeta (Vivian, 87. min).
Golak: 0-1, 6. min: Nico Williams. 0-2, 56. min: Oscar de Marcos.
Epailea: Pizarro Gomez. TXartel horiak atera dizkie Rodrigo Ely (67. min) eta Alejandro Pozo (92. min) Almeriako jokalariei, baita Oihan Sancet (20. min), Zarraga (64. min), Alex Berenger (87. min) eta Mikel Vesga (92. min) Athleticeko jokalariei ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.