Cordobak ez du Athleticen jarraituko
Iñigo Cordobak ez du Athleticen jarraituko, klubak ostegun honetan (uztailak 7) jakinarazi duenez. Athleticek erabaki du ez baliatzea jokalariaren kontratua automatikoki 2025era arte luzatzeko zuen aukera.
Cordoba haurren mailan iritsi zen Lezamara eta lau denboraldiz izan da lehen taldeko jokalaria. Guztira, bi gol sartu ditu. Azken denboraldietan utzita jokatu du beste talde batzuetan; 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan Alavesera joan zen, eta 2021-2022 denboraldia Herbehereetako Go Ahead Eagles taldean jokatu zuen.
Athleticekin 2021eko Espainiako Superkopa irabazi zuen Cordobak. Athleticek eskerrak eman dizkio jokalariari Athleticentzat egin duen lanarengatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du