Athletic - Sevilla
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marcelino: ''Eraginkortasuna hobetu besterik ez dugu egin behar''

18:00 - 20:00
Marcelino: ''Eraginkortasuna hobetu besterik ez dugu egin behar''
Athleticeko entrenatzailearen ustez, goleko "eraginkortasuna" da bere taldeak hobetu behar duen faktore bakarra, zazpi jardunalditan jarraian irabazi gabe egon den bolada txarrari amaiera emateko. (Adierazpenak gaztelaniaz).

Zure interesekoa izan daiteke

Yuri Berchiche prentsa aurrekoan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Yuri Berchiche: “Ez gaude nahi genuen tokian, eta Osasunaren aurkako partida final bat da"

Yuri Berchichek ahotsa jarri dio Athleticen une kritikoari, irregulartasunak, zalantzek eta sailkapenaren presioak markatuta. Hegaleko atzelariak aitortu du egoerak beregan eragin emozionala izan duela "gau askotan ez dut lorik egin”; eta taldeak Europari begiratu arren, beherantz ere adi egon behar duela.  Zazpi jardunaldi aurretik izanda, Osasunaren aurkako lehia "partida giltzarria"dela adierazi du, zailtasun handiagoak saihesteko eta helburuei berriro lotzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X