San Mames, argiztatuta osasun langileei animoak emateko mezuekin
Bilboko San Mames estadioa argiztatu zuten larunbat gauean, koronabirusaren aurka lanean ari diren osasun langileei animoak emateko eta esker ona adierazteko. Gainera, inguruko etxeetan bizi den jendea leiho eta balkoietara atera zen osasun langileak txalotzeko, sare sozialetan egin zen deialdiaren eraginez.
"Gogoarn indarra! Eskerrik asko por cuidarnos (Eskerrik asko gu zaintzearren)" mezua irakur zitekeen San Mameseko fatxadan, eta Bilboko hainbat tokitatik ikusi ahal izan zen estadioa mezu horrekin argiztatuta.
Bestalde, Athleticek ere bideo bat jarri du klubaren kanal ofizialetan, estadioan irakur zitekeen goiburuarekin, eta jendea etxean geratzera animatzen duen #NiEtxeanGeratukoNaiz hastagarekin lagunduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du