Bideoa: Athletic – Bartzelona (1-0) partidaren laburpena

Athleticek ezin hobeto ekin dio 2019/20 denboraldiari, 1 eta 0 gailendu baitzaio Bartzelonari, Aritz Adurizek neurketaren azken hatsean sartu duen gol ikusgarriaren bidez.
Aurrelari zuri-gorriak balentria egin du San Mamesen, Athletici Ligako lehen garaipena eskainiz. Bere ibilbideko azken denboraldia du aurtengoa; hala ere, sasoiko da oraindik eta txilena erdi batekin Ander Caparen erdiratzea bikain baliatu du Ter Stegenen atean neurketako gol bakarra eta erabakigarria sartuz.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Unai Simon, Capa, Unai Nuñez, Yeray, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez (Beñat, 80. min); De Marcos (Sancet, 66.m), Raul Garcia, Muniain; eta Williams (Aduriz, 88. min).
0 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Alba; Sergi Roberto (Carles Perez, 76. min), De Jong, Aleña (Rakitic, 46. min); Dembele, Luis Suarez (Rafinha, 37. min) eta Griezmann.
Golak: 1-0, 89. min: Aduriz.
Epailea: Del Cerro Grande.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Gomez: “Partida garrantzitsua zen gorantz begiratzeko"
Athleticeko jokalariak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz (3-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 32. Jardunaldian.
Bigarren zati eskasak porrotera zigortu du Athletic Atletico Madrilen aurka (3-2)
Paredesek aurretik jarri du Bilboko taldea lehen zatian, baina bigarren zatiko hasiera eskasak porrotera zigortu ditu.
Athletic nahi eta ezin aritu da Granadaren aurka Lezaman (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Granadaren aurka Lezaman jokatu duen partida. Andaluziako taldea oso eraginkorra izan da, eta 0-2 aurreratu da markagailuan. Talde zuri-gorriari asko kostatu zaio Granadaren atea zulatzea, eta gola luzapenean sartu du. Ane Elexpuruk egin du.
Valverde: “Partida guztiak estutu nahi ditugu puntuak batzeko"
Athletic Clubeko entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka Ligako 32. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Terzic alemaniarra, Athleticeko entrenatzaile izatetik oso gertu
Hainbat hedabidek baieztatu dute Borussia Dortmundeko entrenatzaile ohia aukeratu duela Jon Uriarteren zuzendaritzak Ernesto Valverde ordezkatzeko, datorren denboralditik aurrera.
Patri Zugastik eta Bibi Schulzek alta medikoa jaso dute
Athleticeko bi jokalariak eskuragarri egonen dira Javi Lerga entrenatzailearentzat, F Ligaren azken txanparako.
Gorosabel: “Ondo sufritu dugu eta hiru puntuak eraman ditugu”
Gorka Guruzetak sartu du Athletici Osasunaren aurkako partidan garaipena eman dion gola. Aurrelaria pozik agertu da "irabazi nahi zutelako eta lortu dutelako".
Guruzetaren gol batek eta Simonen geldiketek derbia erabaki dute San Mamesen (1-0)
Valverderen taldeak arnasa hartu du, egindako lanak garaipena ekarri dio eta. Lehen zatian Osasuna nahiko makal azaldu da, baina bigarrenean gehiago merezi izan du. Baina Ante Budimirrek, gorritxoen heroia izaten denak, ez du bere arratsalderik onena izan, eta ez du asmatu ate aurrean.
Jon Uriartek bere bigarren agintaldiari hasiera eman dio, Ibaiganen
Larunbatean berriro presidente izendatu ondoren, arratsaldean, Ibaigane Jauregiaren atarian egin ohi den argazkiarekin bigarren legealdiari hasiera eman diote. Aurreko zuzendaritzako 11 kide izango dira berriro karguan, eta zortzi kolaboratzaile batu zaizkie, horien artean Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioaren presidente ohia.
Jon Uriartek Athleticeko presidente izaten jarraituko du, 2030era arte
Uriarte 2022tik 2026ra bitartean ere izan da klubeko lehendakaritzan. Athleticeko hauteskundeetan, hautagaitza bakarra aurkeztu da, Uriarte bera lider duena; hala, presidente moduan segituko du, hurrengo lau urteetarako., Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu duenez.