MOEVE LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Mendizorrotzan jokatuko du etxeko talde gisa Moeve Ligan

Gasteizko taldea goreneko mailara igo da, eta, hortaz, Ibaia utzi eta Mendizorrotzan jokatuko du; neurketa batzuetan izan da bertan.

Alaves Gloriosas

Alavesek Moeve F Ligara igotzea lortu du. Argazkia: EITB.

Deportivo Alaves Gloriosasek Mendizorrotzan jokatuko du etxeko talde gisa Moeve Ligan, asteazkenean Gasteizko klubak berak iragarri duenez. Euskal taldea goreneko mailara igotzea lortu du, eta, hortaz, Ibaia utzi eta Mendizorrotzan jokatuko du; neurketa batzuetan izan da bertan, baina ez jarraian.

“Klubaren apustua da emakumezkoen taldea indartu eta hori haztea”, azaldu du Alberto Fernandez Canelo Baskonia Alavesen negozio-zuzendariak.

“Gizonezkoen taldeko abonatuek prezio berezia izango dute”, zehaztu du, Gloriosas taldeko abonuen gainean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X