MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azteca futbol-zelaiak hartuko du estreinakoa, eta Argentinak berriro loria nahi du, baina txapeldungaien zerrenda luzea da

Cristiano Ronaldoren Portugal, Espainia Europako txapelduna, Kylian Mbapperen Frantzia, munduko txapeldunorde Brasil, Alemania eta Ingalaterra daude Leo Messiren Argentinari garaikurra kentzeko hautagai nagusien artean.

Estadio-Azteca-Mexico-Mundial

Mexiko Hiriko Azteca futbol-zelaiak hartuko du txapelketaren aurreneko neurketa. Argazkia: EFE

Azteca futbol-zelaia hirugarren aldiz bihurtuko da futbolaren agertoki nagusi ostegun honetan, adimen artifizialaren garaiko lehen Munduko Koparen egoitza gisa. Ekainaren 11ko eguerdia pasata, Azteca, Mexiko Hiriaren hegoaldean kokatua, hiru txapelketatako partidak hartzen dituen lehen futbol-zelaia izango da. 1970ean Peleren Brasilek eta 1986an Diego Armando Maradonaren Argentinak jokatutakoen etxea izan zen. Oraingoan, eraberrituta, azken belaunaldiko soropilarekin, audio- eta argiztapen-sistema modernoekin, Mexiko eta Hegoafrikaren indarrak elkarrekin neurtuko dituen inaugurazio partida hartuko du.

Hala ere, AEBko NFLren tenplu erraldoiak izango dira protagonista Munduko Txapelketa honetan. Hango hamaika estadiok hartuko dute txapelketaren zatirik handiena, finalerdiak eta New Yorkeko MetLife Stadiumeko finala barne. Hamaika futbol-zelai horiek txapelketako 104 partidetatik 78 hartuko dituzte. Hamaika esparru horietako bakar batek ere ez du horrelako lehiaketa gehiagorik hartu Brasilek Los Angeleseko Rose Bowl ikonikoan irabazi zuen 1994ko Munduko Txapelketatik. Gehienak ez baitziren existitzen orduko hartan. Guztiek 70.000 ikusle edo gehiagoko edukiera dute.

Kanadak isilean helduko dio Munduko Txapelketari, AEBren protagonismo politiko, komertzial eta mediatikotik urrun, eta Mexikon futbolak duen herri oihartzunetik aldenduta. Munduko bigarren herrialderik handiena gizonezkoen Munduko Kopa baten anfitrioia izango da lehen aldiz, baina zalaparta handirik atera gabe egingo du. 104 neurketetatik 13 soilik hartuko ditu Kanadak: zazpi, Vancouverren, eta sei, Toronton. Kanadako bi hirietako batek ere ez du final-laurdenetako norgehiagokarik jasoko.

Kirol arloari dagokionez, Munduko Koparen XXIII. edizioak historia egingo du, aurrenekoz hiru herrialdek, AEBk, Mexikok eta Kanadak antolatzen baitute, eta 48 selekzio eta beste horrenbeste entrenatzailerekin lehiatuko direlako. Prestatzaile horien artean Didier Deschamps da ibilbiderik luzeena duena txapelketa honetan, 2012ko uztailetik baita Frantziaren hautatzailea. Lionel Scaloni tituluaren defendatzailea ere izango da protagonista, Marcelo Bielsa eta Javier Aguirre batuko zaizkie. Azken biak 2002an, Hego Korean eta Japonian, estreinatu ziren Munduko Txapelketan.

16 multzo

Mexiko, Korea, Txekia Errepublika eta Hegoafrika ez dira agertzen munduko txapeldun izan diren zortzi herrialdeen artean, eta FIFAren sailkapenean hamabigarren postuaren azpitik daude. Bere jarraitzaileak eta itsasoaren gaineko altuera alde izango dituen arren, Mexikoko selekzioak bere futbolik onena jokatu beharko du A multzoan lehen postuan sailkatu nahi bada.

B multzoa lehen faseko orekatuenetako bat da paper gainean, etxean, zaleen babesarekin, jokatuko duen Kanada batekin, txapelketa handietan lehiatzera ohituta dagoen Suitzarekin, munduko erakusleihora itzuliko den Bosnia-Herzegovinarekin eta 2022an anfitrioi gisa debutatu ondoren bere burua aldarrikatu nahi duen Qatarrekin. Julen Lopetegi entrenatzaile asteasuarrak zuzenduko du Qatar.

Brasil eta Maroko dira C multzoko faborito nagusiak. Eskozia lehiakorra eta Haiti izango dituzte aurkari; bigarrena mende erdi luze pasa denean ariko da berriz txapelketaren azken fasean .

Paraguaik eta Ameriketako Estatu Batuek izan beharko lukete D multzo irekiaren buru. Europako handikirik gabe, paraguaitarrek pronostikoak hautsi nahi dituzte anfitrioien aurrean. Bidean Tunisia eta Australia topatuko dituzte, eta ezustekoren bat gertatzeko aukerak askotxo dira.

E multzoa Ekuadorri egokitu zaio, eta Alemania erraldoi historikoa, Curaçao debutaria (txapelketara iritsi den herrialderik txikiena) eta Boli Kosta bizia biltzen ditu; defentsan sendo eta kontraerasoan arriskutsu. Teorian, Alemania da faborito nagusia, baina ez da ahaztu behar Mannschaftek bi munduko txapelketa eman dituela multzoen fasea gainditu ezinik.

Herbehereetako selekzioaren aurtengo saiakerak, Ronald Koemanen zuzendaritzapean, lehen fase zail bari aurre egin beharko dio F multzoan. Japoniarrei eta beste bi aurkari zaili aurre egin beharko die: Suediari eta Tunisiari; horiek ere final-hamaseirenetan postu bat lortzeko prest.

Munduko txapeldunorde hirukoitza (1974, 78 eta 2010), Herbehereek beti gainditu dute multzoen fasea 1974tik (8), parte hartu duten aldi guztietan, baina beti falta izan zaio azken pausoa garaikur preziatua irabazteko.

Bestalde, Irango selekzioak aurkari geopolitiko handienaren etxean ekin beharko dio txapelketari. Honezkero, txapelketan bere presentzia zapuztearekin mehatxatu duten zigor latzei aurre egin behar izan die. Iran presiopean iritsi da hitzordu honetara, bai zelaitik kanpo, bai zelai barruan. 

Apustu etxeen arabera, Egipto, Belgika eta Zeelanda Berriarekin batera lehiatuko da G multzoko bigarren postuagatik. Amir Ghalenoei hautatzailearen taldeak eszeptizismoa sailkapen historiko bihurtu nahi du.

H multzoak Espainia, Europako egungo txapelduna, du lehen postuan sailkatzeko faborito nagusia; Uruguaik ere multzoen langa gainditu beharko luke, baina zalantzak ditu Marcelo Bielsa hautatzailearen inguruan; Saudi Arabiak bere emaitzarik onena errepikatzea espero du, eta Cabo Verde hasiberria ilusioz gainezka dator.

I multzoak txapelketako FIFA sailkapenaren mailarik onena du. Hasierako azterketa zaila izango du Frantziak, frantziarrek Kylian Mbapperen eskutik azken partidara iristea espero baitute. Didier Deschamps hautatzaileak azken Munduko Txapelketa egingo du.

Frantziak, egungo munduko txapeldunordeak eta Errusian, 2018an, lortutako tronua berreskuratzeko hautagaiak, faborito izan nahi du txapelketaren multzorik zailenean. Norvegiak eta Senegalek ezustekoa eman dezakete eta Irakek biktimarik egokiena ematen du, nahiz eta azken lagunartekoan Espainiaren kontra bana berdintzeko gai izan.

Era berean, Argentinak tituluaren defentsari ekingo dio, J multzoko faborito nagusi dela. Austria, Aljeria eta Jordania ere bertan izango dira. Lehenengo bi sailkatuak H multzoko oilarrekin gurutzatuko dira final-hamaseirenetan: teorian, Espainia eta Uruguai.

Zalantzarik gabe, Lionel Scalonik zuzentzen duen taldearen arreta gunea Lionel Andres Messi izango da, 2022an Lusaileko zerura garaikurra altxatu zuena. Miamiko Interko jokalariak zortzi aldiz irabazi du Urrezko Baloia, eta eskarmentu handiko jokalariak izango ditu aldamenean. Jokalari horiei, beste behin, talentudun gazteak gehituko zaizkie.

Argentinak duela 36 urte ihes egin zion balentria lortzeko aukera du: bi munduko kopa elkarren jarrian irabaztea; Italiak (1934 eta 1938) eta Brasilek (1958 eta 1962) soilik lortu dute hori. Balentria lortuz gero, sei hamarkada baino gehiagoko joera historikoa hautsiko luke, eta munduko lau txapelketa irabazi dituzten herrialdeen taldean sartuko litzateke, Brasilek baino bat gutxiago.

K multzoko faboritoa Portugalgo selekzioa da, baina Kolonbia indartsuak helburu bera du, eta, ezustekoak emateko itxaropentsu, konplexurik gabe jokatuko duten beste bi herrialde: Uzbekistan debutaria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.

Partidetatik haratago, kamerek Cristiano Ronaldo portugaldarra bilatuko dutela dirudi, 41 urterekin bere ibilbideko seigarren eta azken Munduko Txapelketa jokatuko baitu, txapeldun izateko gogo biziarekin.

Azkenik, Ingalaterra eta Kroazia dira L multzoko faboritoak, baina adi egon beharko dute Antoine Semenyoren eta Iñaki Williamsen Ghana arriskutsuari, eta Panamaren ilusioari, bere historiako bigarren Munduko Kopa jokatuko baitu, Thomas Christiansen entrenatzailearen aginduetara.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X