Pachecok bihurritua du eskuineko orkatilan
Fernando Pacheco Alaveseko atezainak eskuin orkatila bihurritu zuen astearte honetan Elxeren aurka jokatutako neurketan (1-0), eta, hala, duda-mudan dago Bartzelonaren kontra aritu ahalko den, larunbatean.
Pachecok zelaia utzi behar izan zuen partidaren 84. minutuan, min hartuta, eta asteazken honetan egin dizkioten azterketek erakutsi dute lehen graduko bihurritua duela aipatu artikulazioan.
Gasteizko taldeak adierazi duenez, atezainak "tratamendu kontserbadorea" jarraituko du, eta eguneroko bilakaerak argituko du noiz itzuli ahalko den taldekideekin lanera.
Ondorioz, Extremadurako jokalaria datorren jardunaldirako garaiz sendatuko ez balitz, Antonio Siverak aukera izango luke babazorroen atea defendatzeko Camp Nou futbol-zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Mariano Diaz: “Oso pozik nago garaipenagatik, bi golengatik eta emandako asistentziagatik"
Alavesek aurrera egin du Kopan, Anaitasuna ausarta Azkoitian jipoituta (1-6)
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”