Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalerdietako partidak otsailaren 11n eta martxoaren 4an izango dira
Bi lehiak asteazkenez jokatuko dira, 21:00etatik aurrera. Lehena San Mamesek hartuko du, eta Anoetan erabakiko da txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko kanporaketa.
Beñat Turrientes eta Iñigo Ruiz de Galarreta, baloi baten lehian. Argazkia: Europa Press
Athletic Clubek eta Realak elkarren aurka jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako kanporaketa, ostiral honetan egindako zozketaren arabera.
Euskal derbiaren joaneko partida San Mamesen jokatuko da, otsailaren 11n, asteazkenean; eta apirilaren 18an eta 19an Cartujako finala nork jokatuko duen erabakitzeko balioko duen lehia erabakigarrai, berriz, hiru aste geroago izango da, martxoaren 4an, asteazkenez ere, Anoetan.
Bi norgehiagokak 21:00etatik aurrera jokatuko dira.
Bestalde, Bartzelonak eta Atletico Madrilek elkarren aurka jokatuko duten beste kanporaketa otsailaren 12an (21:00) eta martxoaren 3an (21:00) erabakiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticen eta Realaren arteko derbia Errege Kopako finalerdietan
Joanekoa San Mamesen jokatuko da, eta itzulikoa Anoetan. Beste finalerdian, Atletico Madrilek eta Bartzelonak neurtuko dituzte indarrak.
Errege Kopako finalerdietako zozketa, zuzenean, kirolakeitb.eus atarian, 13:00etatik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Errege Kopa: Valentzia-Athletic partidaren laburpena
Athleticek 1-2 irabazi zion Valentziari, Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketan. Hala, finalaurrekoetarako txartela eskuratu du talde bilbotarrak.
Errege Kopa: Alaves-Reala partidaren laburpena
Realak 2-3 hartu zuen mendean Alaves, Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketan, bigarren zatian emaitza iraulita. Bideo honetan, neurketaren laburpena dago ikusgai.
Realak Alavesen aurkako kanporaketa irauli du bigarren zatian, eta Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da (2-3)
Bizi-bizia izan den partidan, Abdek aurretik jarri du Alaves, Oyarzabalek 1-1ekoa sartu du, Toni Martinezek penaltiz egin du 2-1ekoa, Remirok penalti bat gelditu dio Toni Martinezi berari, Guedesek 2-2koa sartu du, eta Oskarssonek egin du Realaren hirugarren gola.
Zaleak prest, Alaves-Reala derbiaz gozatzeko
Alavesek eta Realak Errege Kopako finalaurrekoetarako txartela dute jokoan gaur gauean, Mendizorrotzan, jokatuko duten derbian. Zaleak gogotsu agertu dira, partidaren atarian.
Real Madrilek Benficaren aurka jokatuko du, eta Atleticok Brujasen aurka, Txapeldunen Ligako playoffetan
Playoffetako joaneko partidak otsailaren 17an eta 18an jokatuko dira, eta itzulerakoak, astebete geroago, hilaren 24an eta 25ean.
Errege Kopako finalaren data aldatuko dute, eta ziurrenik apirilaren 18ra edo 19ra aurreratuko da
Apirilaren 25ean jokatzekoa zen finala, baina sasoi horretan azoka ospatzen dute Sevillan. Gainera, asteburu horretan bertan Motoziklismoko Munduko Txapelketako Espainiako Sari Nagusia izango da Jerez de la Fronteran (Cadiz), Andaluziako hiriburutik 90 bat kilometrora.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.