Benfica garaile atera da Barçaren aurka, Bayernek Dinamo Kiev jipoitu du eta Juventusek Chelseari irabazi dio
Asteazken honetan amaitu da Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldia. E, F, G eta H multzoetako taldeen txanda izan da, eta hainbat gol ikusi dira.
Jardunaldiko partida handian, Juventusek garaipena lortu du Chelsearen aurka (1-0). Chiesak sartu du neurketako gol bakarra, 46. minutuan. Zenitek aise irabazi dio Malmöri (4-0). Ondorioz, Juventus (6 puntu) da H multzoko liderra, Chelsea (3 puntu) da bigarren, Zenit (3 puntu) hirugarren, eta Malmörentzat da azken postua (0 puntu).
E multzoan, Bayern Munichek Dinamo Kiev mendean hartu du 5-0eko emaitzarekin, Lewandowskik bi gol sartu dituen norgehiagokan. Bestalde, Bartzelonak porrota jaso du Benficaren aurka (3-0) Lisboan. Portugalgo taldea nagusi izan da Barçaren kontrako lehian; Darwin Nuñezek bi gol sartu ditu, eta Rafa Silvak, bat. Bartzelona oso egoera zailean geratzen da, multzoko azken postuan, punturik lortu gabe. Bayern (6 puntu) da liderra, Benfica (4 puntu) bigarren, eta Dinamo Kiev (1 puntu) hirugarren.
Eguneko neurketa handien artean egon da Manchester Unitedek eta Vila-realek (2-1) jokatu dutena. Garaipena Ingalaterrako taldeak erdietsi du: Vila-realek sartu du lehen gola, Alcacerren bidez, 53. minutuan, zazpi minutu gerouago Alex Tellesek jarri du banakoa markagailuan, eta Cristiano Ronaldok eman dio garaipena bere taldeari 95.ean sartu duen golari esker. F multzoko beste partidan, Atalantak hiru puntuak eskuratu ditu Young Boysen aurka (1-0). Horrela, multzoko lehen postuan dago Atalanta (4 puntu), Young Boys (3 puntu) da bigarren, Manchester United (3 puntu) hirugarren, eta azken postuan dago Vila-real (1 puntu).
Orain arte Txapeldunen Ligan irabazi ez duten taldeen artean Sevilla dugu. Wolfsburgoren aurka 1-1 bukatu du Sevillak. Renato Steffenek sartu du neurketako lehen gola alemaniarrentzat, 48. minutuan, eta Ivan Rakiticek banakoa jarri du markagailuan penaltiz, 87.ean. Salzburgok garaipena lortu du Lilleren aurka (2-1), eta Austriako taldea da G multzoko liderra, 4 punturekin. Sevilla (2 puntu) bigarren postuan dago, Wolfsburgo hirugarrenean (2 puntu), eta Lille da azkena (1 puntu).
Zure interesekoa izan daiteke
Matetaren gol batek Iñigo Perezen Rayoren ametsa zapuztu du, eta Crystal Palace txapeldun egin du
Aurrelari frantziarrak Augusto Batallak arean aldaratutako baloi bat aprobetxatu du final parekatua erabakitzeko, eta bere historian inoiz baino urrunago iritsi den Rayoren ametsa zapuzteko.
Oliver Glasner, Crystal Palace taldeko entrenatzailea: “Ez dakit zer ematen dieten jaten euskal entrenatzaileei”
Austriarrak Londreseko Crystal Palace taldea zuzentzen du, eta, asteazkenean, Iñigo Perezen Rayo Vallecano izango du aurkari Konferentzia Ligako finalean; Glasnerrek Iñigo Perez bera, Unai Emery edo Mikel Arteta, besteak beste, izan ditu hizpide.
FIFAk ofizial egin du Iranek Tijuanan egingo duela Mundu Txapelketako egonaldia
Irango kontzentrazio-lekua aldatuko duela iragarri du erakundeak, AEBetako bisekin arazoak saihesteko.
Bartzelonak laugarren Txapeldunen Liga irabazi du Lyon garaituta
4-0 nagusitu da, Pajorren eta Parallueloren bina golei esker, bi urte geroago berriro Europako Txapeldunen Kopa eskuratzeko.
Damaris Egurrola, Txapeldunen Ligako bere hirugarren finalaren aurrean
Asteburu honetan jokatuko da emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala. Bartzelona eta Olympique Lyon izango dira nor baino nor gehiago Oslon.
Kongoko selekzioak bertan behera utzi ditu Kinshasan egin behar zituen lan saioak eta agurra, ebola agerraldiagatik
Selekzioko bozeramaileak adierazi duenez, Kongoko jokalariak Munduko Txapelketa baino lehen kutsatzeko beldurrik ez da izan behar, ia jokalari guztiek atzerrian jokatzen baitute, batez ere Frantzian.
Aston Villak Friburgo hartu du mendean (0-3), eta Emeryk bere bosgarren Europa Liga irabazi du
Hondarribiko entrenatzaileak talde ingelesa garaipena lortzera eraman du Istanbulen jokatu den finalean. Aston Villa nagusi izan da norgehiagokan, eta finala aise irabazi du.
Iraolaren Bournemouthek Cityrekin berdindu du, eta Artetaren Arsenal txapeldun egin du
Horrela, Londresko taldeak Premier Liga irabazi du, 22 urte eta gero. Arsenalek hamalaugarren liga bereganatu du.
Bartzelona, Kopan ere nagusi
Kataluniako taldeak 12. Erreginaren Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian, Atletico Madrili 3-1 irabazita.
Olatz Rivera bizkaitarra izango da Erregina Koparen finaleko epailea
Gainera, epaile bilbotarrak Iragartze Fernandez getxotarra eta Haizea Castresana laudioarra izango ditu marrazain.