Errege Kopako bigarren txandako partiden emaitzak
Urtarrilaren 5ean, 6an eta 7an jokatuko dira Errege Kopako bigarren txandako kanporaketak.
Fase honetako irabazleak final-hamaseirenetara igaroko dira. Hirugarren txanda horretan sartuko dira lehian Espainiako Superkopa jokatuko duten taldeak (Athletic, Bartzelona, Real Madril eta Reala). Hurrengo fasean ere, kanporaketek partida bakarrera izaten jarraituko dute.
BIGARREN KANPORAKETA
Urtarrilak 5, asteartea
Eivissa - Celta (5-2)
Kordoba - Getafe (1-0)
Linares - Sevilla (0-2)
Zamora - Vila-real (1-4)
Marbella - Valladolid (2-3)
Alcorcon - Zaragoza (2-1)
Urtarrilak 6, asteazkena
Portugalete - Levante (1-2)
La Nucia - Elx (0-1)
Socuellamos - Leganes (0-2)
Numantzia- Almeria (1-2)
Mutilvera - Betis (1-3)
Cultural Leonesa - Granada (1-2)
Haro - Rayo Vallecano (1-3)
Navalcarnero - Las Palmas (1-0)
Cornella - Atletico Madril (1-0)
Olot - Osasuna (0-3)
Deportivo - Alaves (0-1)
Burgos - Espanyol (0-2)
Fuenlabrada - Mallorca (2-2, Fuenlabrada nagusitu da penaltietan 7-6)
Malaga - Oviedo (1-0)
Urtarrilak 7, osteguna
Castello - Tenerife (0-2)
Peña Deportiva - Sabadell (0-0, Peña Deportiva sailkatu da penaltietan nagusituta, 2-0).
Amorebieta - Sporting (0-1)
Pontevedra - Cadiz (0-0, Cadiz sailkatu da penaltietan nagusituta, 4-5)
Yeclano - Valentzia (1-4)
Alcoyano - Huesca (2-1)
Girona - Lugo (2-1)
Las Rozas - Eibar (3-4)
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek Real Madril kanporatu du azken minutuetan, eta Arsenal distirarik gabe sailkatu da
Bavariako taldeak 6-4ko emaitza lortu du kanporaketan, Allianz Arenan jokatutako itzulerako partidan 4-3 irabazi ostean. Bestalde, Artetaren taldeak hutsean berdindu du, etxean, Sportingen aurka, eta joaneko partidan sartutako gol bakarrarekin nahikoa izan du sailkatzeko.
Atletico eta PSG, finalerdietara Bartzelona eta Liverpool kanporatuta, hurrenez hurren
Koltxoneroek 1-2 galdu dute Metropolitanon jokatu den final-laurdenetako itzulerako partidan, baina kanporaketa 3-2 irabazi dute. Bestalde, paristarrek talde ingelesa 0-2 hartu dute mendean, Anfielden, eta Luis Enriqueren jokalariek, egungo txapeldunek, hirugarren urtez jarraian jokatuko dituzte finalerdiak.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).